Berriki saritu dute filma Sevillako Jaialdian, umeek eurek ematen duten Europa Junior Sariarekin.
– Larunbatean, azaroak 26, egingo da filmaren aurre-estreinaldia Donostiako Principe zinema-aretoetan, 11:00etan.
– Euskaraldiak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak filma babesten dute, eta uste dute garrantzitsua dela euskara hitz egiten ez duten gurasoak haien seme-alabekin euskarazko filmak ikustera joatea.
Abenduaren 2an estreinatuko da Yoko oporretan, azkeneko urteotan Juanjo Elordi zuzendariak eta Edorta Barruetabeña idazleak landu duten filma. Bigarren emanaldi honetan, eta pertsonai beraren telesailean eta Yoko eta bere lagunak (2015) filmarekin izandako arrakastaren ondoren, pertsonaiak banandu egingo dituzte opor batzuetan, ikus dezaten, hasieran beldur izan arren, gai direla errutinatik irten, esperientzia berriak bizi eta lagun berriak egiteko.
Dibulitoon eta Wizart Animación etxeek ekoiztu dute filma, ETBren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Barton Films banatzailearen eskutik estreinatuko da, herrialde osoko areto komertzialetan. Yelmo Cines zinema-aretoekin egindako hitzarmenari esker, 32 zinema-areto baino gehiagotan ikusi ahal izango da filma.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Saileko Miren Dobaranek eta Kike Amonarriz Topaguneko presidentea nabarmendu dute oso garrantzitsua dela haurrei zuzendutako euskarazko kalitatezko edukiak sortzea. Gainera, azpimarratu dute garrantzi handia duela gurasoak seme-alabekin batera zinema euskaraz ikustera joateak, hizkuntza menderatzen ez badute ere.
61 minutuko iraupena du, 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta adin horietarako, haurrek zineman duten lehenengo esperientzia gisa sortuta dago, aldez aurretik dagoeneko ezagutzen duten sail batean oinarrituta baitago. 79 atal ditu sail horrek, eta 20 herrialde baino gehiagotan ikus daiteke. Horretarako, honela landu dute istorioa gidoigileak eta zuzendariak: «istorioak ziklo ez oso luze batean hasten eta amaitzen dira, elkarrekin lotzen dira, eta bidean konpontzen joaten dira, txikiek arreta manten dezaten laguntzeko«, diote egileek. Familia osoa zinemara joatearen eta adin guztietako haurrak elkartu eta pantaila handiaz gozatzearen atsegingarritasuna aldarrikatzen dute.
Telesaileko berberak dira filmeko pertsonaiak. Yoko, pertsonaia iragarrezina, gainerakoak harritzen eta babesten saiatzen dena. Eta hiru umeak: Oto, Mai eta Vik, hiru nortasun oso ezberdin baina osagarri irudikatzen dituzten pertsonaiak eta, azkenean, beti elkar ondo ulertzen dutenak; jolasaren bitartez konpontzen dute sortzen zaien edozein arazo. Emanaldi berri honetan, gainera, beste hiru pertsonai agertzen dira: Moko, Toko eta Izoko, Yoko bezala jenioak direnak, munduko beste parke batzuetakoak, eta haurrekin jolastuko direnak, haien irudimena piztuz.
Oraingo honetan ere, aire zabalean lagunartean jolastea sustatu eta irudimena eta abenturak bultzatzen dituen pertsonaia da Yoko.
LAS VACACIONES DE YOKO se pre-estrena en Donostia este sábado 26 y en salas comerciales el 2 de diciembre
La cinta acaba de ser premiada en el Festival de Sevilla con el Premio Europa Junior que otorgan los propios niños y niñas.
– El pre-estreno en los Cines Príncipe de Donostia tendrá lugar este sábado, 26 de noviembre, a las 11h.
– Euskaraldia y el Departamento de Política Lingüística del Gobierno Vasco apoyan el film y la importancia de que madres y padres que no hablan euskera acompañen a sus hijas e hijos a ver películas en euskera.
En Las vacaciones de Yoko, quese estrenará en cines comerciales el próximo 2 de diciembre, han estado trabajando estos últimos años el director Juanjo Elordi y el escritor Edorta Barruetabeña. En esta segunda entrega, y después del éxito cosechado con la serie de televisión del mismo personaje y la película Yoko y sus amigos (2015), separan a los personajes durante unas vacaciones para que descubran que, a pesar del miedo inicial, son capaces de salir de la rutina y afrontar nuevas experiencias y hacer nuevos amigos.
La película está producida por Dibulitoon y Wizart Animación con la colaboración de ETB, Diputación de Gipuzkoa y Gobierno Vasco. El estreno tendrá lugar en salas comerciales de todo el país a través de Barton Films. Gracias a un acuerdo con Yelmo Cines la película podrá verse en más de 32 salas.
Miren Dobaran, viceconsejera del Departamento de Política Lingüística del Gobierno Vasco y Kike Amonarriz, Presidente de Topagunea, han destacado la importancia de crear contenidos de calidad en euskera dirigidos al público infantil. Además, subrayan la importancia de que madres y padres acompañen a sus hijos e hijas a ver cine en euskera, a pesar de que no dominen la lengua.
Las vacaciones de Yoko dura 61 minutos, está dirigida a niños y niñas de 3 a 7 años y está concebido como la primera experiencia en cine para esas edades, ya que está basada en la serie que ya conocen y que cuenta con 79 episodios que pueden verse en más de 20 países. Para ello, guionista y director han trabajado la historia de manera que “las historias empiezan y terminan en un ciclo no muy largo, se entrelazan entre sí y se van resolviendo en el camino para favorecer la atención de los pequeños”, según afirman. Reivindican el placer de ir toda la familia al cine y de juntar a niños de todas las edades para disfrutar de la gran pantalla.
Los personajes de la película son los mismos que los de la serie. Yoko, un personaje impredecible que intenta sorprender y proteger al resto. Y los tres niños: Oto, Mai y Vik que representan tres personalidades muy diferentes entre sí, pero complementarias y que siempre acaban entendiéndose perfectamente y solucionando mediante el juego cualquier problema que se les presenta. Además, en esta nueva entrega aparecen 3 nuevos personajes: Moko, Toko e Izoko, genios como Yoko de otros parques del mundo que jugarán con los niños y niñas despertando su imaginación.
Yoko, una vez más, es un personaje que fomenta el juego al aire libre entre amigos y que impulsa la imaginación y las aventuras.
SINOPSIA
Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko? Laurak daude urduri esperientzia berri honen aurrean, baina laster ohartuko dira, haurrak dauden lekuan, beti aurkituko dutela jolasteko gogoa. Gainera, irudimenarekin jolastuz gero, eta Yokoren magiaren laguntzarekin, erraza da lagunen ondoan sentitzea, urrun egon arren.
Yokoren sailak 12 minutuko 79 atal ditu; ETBn eta TVEn emititzen jarraitzen dute telesaila, ikusle kopurua handia baitu. Hilabete luzez egon da preschool rankingeko lehenengo hiruren artean.
Emisioek izan duten arrakasta dela eta, jostailuak eta bere merchandising propioa ere baditu Yokok Espainian eta Portugalen. Eta ez hori bakarrik, badaude pertsonaiaren bideojoko bat eta aplikazio bat ere, haurrak aire zabalean jolastera gonbidatzen dituztenak.
2015ean estreinatu zen lehenengo filma, “Yoko eta bere lagunak”; Goya sarietarako izendatu zuten, Animazioko Film Onenaren sarirako, eta Ikusleen Saria eskuratu zuen urte hartan bertan, Sevillako Jaialdian.
Remitido y Foto : https://www.nereakortabitarte.com/ Nerea Kortabitarte
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 24 Noviembre 2022
PUBLICIDAD de Donostia San Sebastián Comercial de Vinos y Licores https://www.covylsa.com/
LAS VACACIONES DE YOKO