- 14. edizioaren formatua moldatu dute konfinamendu-aldira egokitzeko, eta 1.800 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; izan ere, izena eman duten 456 pertsonez gain, beste 1.400 pertsona konektatu dira sarbide librea zuen Opengune kanalera
- Sabino San Vicentek, Euskaltel Fundazioko zuzendariak, uste du erabilitako aukera teknikoak irtenbide sendoa direla. Horregatik adierazi du ekimen honek erreferentzia gisa balio duela nazioartean, isolamendu garaian topaketa birtual anitzak egin ahal izateko
- Euskaltel Fundazioak antolatutako party birtualean, arte digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin eta jokoekin lotutako jarduerak eta lehiaketak egin dira. Halaber, hitzaldiak eta publiko orokorrarentzako jarduera irekiak eskaini dira
- Online plataformetan sortutako atalek aurrez aurreko topaketarako aurreikusitako jarduera-eremu eta espazio berak islatu dituzte; hala nola kafetegia, spa, jantokia, akreditazio-gunea eta logela
Gipuzkoa Encounterren antolakuntzak martxoaren 26tik 28ra egin den ekimen birtualak “erabateko arrakasta” izan duela dio. Alde batetik, parte-hartze aurreikuspena gainditu da, izena eman duten 456 parte-hartzaileez gain, beste 1.400 pertsona konektatu baitira Opengune kanalera. Kanal horrek sarrera librea zuen eta programatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzeko aukera ematen zuen. Gainera, ezarritako soluzio teknikoaren sendotasunak eta parte-hartzaileen arteko hartu-emanak emaitza ona lortzen lagundu dute.
Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendaria eta ekitaldiaren antolatzaile nagusia, oso pozik agertu da Covid-19ak eragindako konfinamenduari aurre eginez aurrekaririk gabeko erronka teknologiko bat gainditu dutelako. Party presentziala bertan behera utzi ondoren, lau egun eskasean, topaketaren erreplika birtuala antolatzeko aukerak aztertu zituzten, jarduera-eremu berberekin eta aurreikusitako 456 plazekin. Horrela, parte-hartzaile, antolatzaile zein hizlariak beren etxeetatik hartu dute parte, eta, Euskaltel Fundazioak egindako ekarpenari esker, ekimena doakoa izan da.
San Vicentek adierazi du erabilitako aukera teknikoak irtenbide sendoa direla eta Gipuzkoa Encounter birtualak erreferentzia gisa balio duela nazioartean, isolamendu garaian topaketa birtual anitzak egin ahal izateko. Parte-hartzaileen erantzuna ere nabarmendu du, aurrekaririk ez zuen ekitaldi honekin bat egiteko zalantzarik ez baitute
izan. Asebetetze-inkesten lehen balorazioek egiaztatzen dute parte-hartzaileen ehuneko handi batek oso positibotzat jotzen duela lanpartya.
Bilkura birtualean sortutako giroa ere nabarmendu dute antolatzaileek; izan ere, proposatutako jarduera guztietan izandako parte-hartze altuak eta hartu-emanak isolamenduari aurre egiten lagundu dute.
Azkenik, Sabino San Vicentek antolakuntzaren lan bikaina eskertu du, modu altruistan party birtuala aktibatzen lagundu baitu denbora errekorrean. Gainera, programatutako dozenaka ekintzak garatze aldera, parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko egin behar izan duten ahalegin gehigarria ere azpimarratu du Euskaltel Fundazioaren arduradunak.
Funtzionamendu sistema
Parte-hartzaileek partyaren arlo anitzetan parte hartu ahal izan dute etxetik, Discord bezalako plataformaren bidez, eta bertan gaika bereizitako «areto birtualak» aurkitu dituzte; hala nola arte digitala, software librea, hardwarea eta jokoak. Antolakuntzak lanparty presentzialetako ekimenak kudeatzeko erabiltzen duen sistema propioa, partyNet izenekoa, ere egokitu du, bere osotasunean Internet bidez erabili ahal izateko.
Era berean, gune irekia prestatu da partytik kanpo gelditu direnentzat, online eskainitako prestakuntza-hitzaldiak entzun ahal izateko. Horrez gain, ekimenaren jarraipena egiten zuen programa ere doan ikusi ahal izan dute Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez. Beti sareko trafiko handieneko orduetan gauzatu diren emisioek audientzia eta interakzio aldetik arrakasta handia izan dute.
Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.
- Remitido euskalencounter.org
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 30 Marzo 2020
La organización de la Gipuzkoa Encounter considera un “rotundo éxito” el encuentro virtual, que ha reunido a 1800 personas
- La edición número 14, que ha adaptado su formato para adaptarse al periodo de confinamiento, ha logrado congregar a más de 1800 participantes, ya que, además de los 456 inscritos, otras 1400 personas se han conectado al canal Opengune, de acceso libre
- San Vicente, director de la Fundación Euskaltel, considera que las opciones técnicas utilizadas han demostrado ser una solución robusta, que queda como referente a nivel internacional para que otros eventos puedan superar el confinamiento en el que nos encontramos.
- La party virtual, organizada por la Euskaltel Fundazioa, ha albergado actividades y competiciones relacionadas con áreas como el arte digital, el hardware, el software libre y los juegos, y también ha ofrecido conferencias y actividades abiertas al público
- Los apartados virtuales generados han recreado las mismas áreas de actividad y espacios que estaban previstos para el encuentro presencial, incluyendo una zona de cafetería, el spa, comedor, el mostrador de acreditaciones e incluso el dormitorio
La organización de la Gipuzkoa Encounter considera un “rotundo éxito” el evento 100% virtual que se ha celebrado desde el 26 al 28 marzo. Por un lado, la asistencia ha superado todas las expectativas; junto a los 456 inscritos, que agotaron las plazas disponibles, otras 1400 personas se han conectado al canal Opengune, de acceso libre y que permitía acceder a las actividades formativas programadas. Y además, tanto la solidez de la solución técnica implementada como la formidable interacción de los participantes han sido elementos que han contribuido a otorgar a la cita una altísima nota.
Sabino San Vicente, director de la Fundación Euskaltel y organizador principal del evento, se ha mostrado muy satisfecho por la superación de un reto tecnológico totalmente inesperado y sin referentes, obligados por el confinamiento para combatir el Covid-19. Tras la suspensión de la party presencial, en apenas cuatro días se estudiaron las distintas alternativas para organizar una réplica virtual del encuentro, con las mismas áreas de actividad y para el mismo número de plazas, 456. Pero con todos los involucrados, incluidos participantes, organizadores y ponentes, desde sus casas. La alternativa elegida ha permitido además hacerlo de forma gratuita para los participantes, gracias a la aportación de Euskaltel Fundazioa.
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
- La coordinadora Donostia Defendatuz convoca movilizaciones para denunciar la política urbanística del Ayuntamiento de DonostiaDonostia Defendatuz
- En Donostia San Sebastián PASTELERÍA OIARTZUN, Ijentea kalea 2, Parte Vieja, además, ahora Online propia, pedidosPASTELERIA OIARTZUN artesanal con sede en Donostia San Sebastian, especializada en la elaboración y venta de deliciosos productos de bollería y postres caseros, destaca su famosa “Tarta de Queso Donostiarra”, Mousses, Tartas Infantiles, Brazos, Pastelitos, Pasteles, Pastas de Té, Bombones Artesanos, deliciosa Bollería, Hojaldres, Trufas…
- Donostia San Sebastián 27 de ABRIL, más flamenco «X CICLO FLAMENCO TABLAO ERROMINTXELA» en El Duende de la SoleEl conocido Bailaor gaditano CARLOS CARBONELL que acaba de realizar el último anuncio de la Campaña publicitaria de una conocida marca de cerveza, nos deleitará con su magia y estilo ecléctico inconfundible, echad un vistazo a su web para conocer más de este gran artista
- COUTHek lantegi berria inauguratu du, industria kalitatearen kontrolari aplikatutako AA sektorea gidatzeko, eta bereziki kalitaterik ezaren kostuak murriztekoCOUTH
- Gogoa Mobility Robots presenta en el salón Exo Berlin el primer exoesqueleto europeo para uso personalLa empresa de ingeniería biomédica vasca Gogoa Mobility Robots presentó ayer en Exo Berlin -el principal salón europeo de exoesqueletos portátiles y otros dispositivos de ayuda robótica- el primer exoesqueleto europeo para uso personal. Se trata de un dispositivo dirigido a su uso habitual por personas con movilidad reducida con el objetivo fortalecer la funcionalidad de las articulaciones de la rodilla de manera efectiva