Txillardegi Herri Ekimena DONOSTIAN
Urtero egin ohi duen moduan, “Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak”, datorren urtarrilaren 14rako, Txillardegi omentzeko ekimen xumea antolatu du bere heriotzaren XII. urteurrenean, Donostiako Antigua auzoko Txillardegi Plazan (Gaskuina Plaza), eguerdiko 12:00etan.
Aurtengoan gurekin izango dira Kike Amonarriz eta EHE taldearen ordezkaria, Txillardegiren ekarpena eta euskarak bizi duen oldarraldia azaltzeko eta aztertzeko. Horrekin batera, lore eskaintza, aurreskua, bertsoak, kantuak eta dantza izango ditugu, denon artean Txillardegiri zor zaion aitortza aldarrikatzeko eta, bidez batez, oraindik izenik ez duen Donostiako Udaleko Udal Liburutegi Zentralari TXILLARDEGI izena jar deizaioten eskatzeko, Martin Ugaldek, Koldo Mitxelenak edota Elvira Zipitriak Donostian duten modu berean, Txillardegik ere bere eraikina izatea merezi duelako Donostian.
Besterik gabe, guztiak gonbidatuak zaudete eta zuen inguruan deialdia zabaltzea eskertuko genizueke.
Antiguan elkar ikusiko diugulakoan,
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena.
- Remitido y foto: Txillardegi Herri Ekimena
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 6 Enero 2024
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena
- Publicado en Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi