3512 HELEGITE AURKEZTU DITU URUMEAKO MENDIAK BIZIRIK PLATAFORMAK KATZ GANE MAKROPROIEKTUARE
Remitido y foto: Urumeako Mendiak Bizirik 3 Mayo 2026
Martxoaren 23an Endesak (Enigma Green Power enpresaren bidez) Ikatz Gane proiektua aurkeztu zuen: Ereñotzuko lurretan gauzatu nahi duen parke eolikoa, inguruko bizilagunen iritzia eta eremuaren korridore ekologiko izaera aintzat hartzen ez dituena. Eztarriak estutu zizkigun. Proiektuak jasotzen ditu 112 metroko altuerako bost aerosorgailuren eraikuntza, 30 kiloboltioko sekzionamendu-zentroa eta 7,425 kilometroko aireko eta lurperko linea elektrikoa. Jasotzen du obra gauzatzeak duen aurrekontua: 40,7 milioi euro. Ez ditu jasotzen, aldiz, handik metro gutxira Repsol enpresak eraiki nahi duen parke eolikoaren inpaktua, azpian gelditzen den Arano herriak izango dituen kalteak, edo makroproiektu bat eraikitzeak sortuko dituen ondorioak tamaina horretako piezak mendian gora igotzeko eraikiko dituen bideekin, esaterako —8 metroko karreterak, aprox—. Dirua, porlana eta kanpo-interesak, eternalki argindarrez hornituko gaituzten promesan.
Honen aurrean eta denboraren kontra, hainbat bolondresek egindako lanak proiektu honen atzean dagoen manipulazioa, informazio-eskasia eta atzera bueltarik gabeko kalteak salatzeko balio izan du. Ez da erraza izan, baina izan da aberasgarria. Elkartu gara, izugarrikeria honen aurrean, horrelako ereduak ez ditugula nahi esateko. Ez hemen, ez inon. Ikatz gane bezalako ereduek eraiki baino, suntsitu egiten dutelako. Ez gaudelako prest edozer gauza edozeinen eskutik edozein lekutan eta edozein modutan egitea onartzeko. Are gutxiago, horrek onurarik ekartzen digula esan dezaten, etekinak aurretik ere aberasten ari diren enpresentzako direla garbi uzten baitute. Maite duguna eta gizarte bezala behar duguna txikitzetik eraiki nahi dutelako irtenbide “berdea” deitu nahi dioten hori.
Gaur, 3512 herritarren ezinegona eta ezezkoa aurkeztera etorri gara hona. 3512 herritarren eskaera, Ikatz Gane geldiarazteko. 3512 herritarren baldintza, energia auziaren irtenbideak herriarekin eta ingurugiroari begira har daitezen, eta ez enpresa dirudunen poltsikoei begira. 3512 helegite hauek guk aurkezten ditugu, baina 3512 herritarren izenean gatoz.
Urumeako Mendiak Bizirik plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu hilabeteko epean babesa eskaini diguzuen guztiei, helegiteak sinatu dituzuenei, zabalpenean lagundu duzuenei, zuen espazioetan sinadurak jasotzen ibili zaretenei eta gaia ahalik eta jende guztiarengana iristea ahalbidetu duzuenoi. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, baita ere, zuen eskutik helegitea zuzenean aurkeztu duzuen guztiei ere, badakigu batzuk izan zaretela eta. Era berean, maiatzaren 4era arte epea zabalik dagoela gogorarazten dugu, eta oraindik egin ez duena bertaratzera animatu nahi dugu, helegiteak Donostian, Andia kaleko 13. zenbakiko bulegoetan edo zuen herriko (edozein herri) udeletxean aurkeztuz. Eskerrak ere, erabateko modu inposatuan eta ustiatzailean eraiki nahi dituzten makroproiektuen aurka Euskal Herria osoan altxatzen ari zareten beste borrokei, indarra ematen diguzue eta inspirazio zarete.
Manten ditzagun Urumeako Mendiak Bizirik! Jarrai dezagun proiektu txikitzaileen aurrean erresistentzian! Makroeolikorik ez! Mendiak ez du barkatuko!
- Remitido y foto: Urumeako Mendiak Bizirik 3 Mayo 2026
- redaccion@gipuzkoadigital.com 3 Mayo 2026
https://gipuzkoadigital.com/
Urumeako Mendiak Bizirik
- Published in Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi
Donostia San Sebastián PRESENTACIÓN DE LA INICIATIVA URUMEAKO MENDIAK BIZIRIK Y PROYECCIÓN DEL DOCUMENTAL “VIDAS IRRENOVABLES”
Tras la mesa redonda realizada el pasado 5 de febrero para fomentar el debate sobre el actual modelo de transición energética y que reunió a un numeroso público la Casa de Cultura de Okendo, en los próximos días tendrán lugar en Donostia dos actividades informativas sobre los macroproyectos eólicos y de energías renovables:
Martes 25: Proyección del documental “Vidas irrenovables” y tertulia con el director en el cine Trueba:
El martes 25 de febrero, a las 19’15h, se realizará en el Cine Trueba de Gros una proyección del documental “Vidas irrenovables” y una posterior tertulia con el director Francisco J. Vaquero. La película muestra cómo el despliegue de la industria de las energías renovables está destrozando los ecosistemas, las economías y las sociedades del mundo rural en el Estado español. Asimismo, recoge las experiencias de colectivos y personas que en distintos territorios se han movilizado contra esta amenaza. La entrada será gratuita y el acto ha sido organizado por la Asociación de Vecinos/as Hondarpe de Gros.
Jueves 27: Presentación y charla informativa de la iniciativa popular Urumeako Mendiak Bizirik en la Casa de Cultura Okendo:
El jueves 27 de febrero, a las 19’00h, la iniciativa popular Urumeako Mendiak Bizirik creada por grupos de vecinos/as de Arano, Goizueta y Hernani, realizará en la Casa de Cultura Okendo un acto de presentación y una charla informativa sobre los macroproyectos eólicos promovidos por Repsol y Endesa en los montes del Urumea. El proyecto de Repsol es la mayor infraestructura de este tipo planteada actualmente en Euskal Herria: según el documento remitido el pasado día 30 de enero por el Gobierno de Navarra al Ayuntamiento de Arano con motivo de la prospección arqueológica prevista llevar a cabo en la zona afectada por este macroproyecto denominado “Parque Eólico Erreka”, el proyecto de Repsol contempla la instalación de 15 aerogeneradores de grandes dimensiones en las estribaciones del cordal Adarra-Mandoegi y la construcción de 27’54 kilómetros de viales de acceso de 6 metros de anchura partiendo desde Besabi (Urnieta). Se proyecta además la construcción de una línea de evacuación de 21’063 km de longitud y 68 torres de apoyo que atraviesa los municipios de Arano, Hernani, Urnieta, Astigarraga Errenteria y Oiartzun hasta el punto de conexión con la red de distribución general en la Subestación de Arkale (se adjunta el “Plano general de situación del proyecto” que aporta dicho documento). Con todo, es evidente que este proyecto genera graves impactos en el medio natural y humano, siendo un claro ejemplo del modelo basado en macroproyectos que agreden el territorio y son incompatibles con el fomento de una gestión más local y comunitaria de la energía.
Organizan: Satorralaia, Eguzki, Haritzalde y Ekologistak Martxan.
Joan den otsailaren 5ean trantsizio energetikoaren egungo eredua eztabaidan jartzeko asmoz Okendo Kultur Etxean jende asko bildu zuen mahaingurua egin ondoren, Donostian bi ekintza informatibo antolatu dira datozen egunetarako zentral eolikoen eta energia berriztagarrien makroproiektuen auziaren inguruan:
Asteartea 25: “Vidas irrenovables” dokumentalaren proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia, Trueba zineman:
Otsailak 25 asteartean, arratsaldeko 19’15etan, “Vidas irrenovables” dokumentalaren proiekzioa eta filmaren zuzendari Franciso J. Vaquero-rekin solasaldia egingo da Groseko Trueba zinema aretoan. Dokumentalak energia berriztagarrien industriaren hedapena Espainian ekosistemak, ekonomiak eta landa-eremuko gizarteak nola suntsitzen ari den erakusten du. Era berean, mehatxu horren aurka hainbat lurraldetan mobilizatu diren kolektiboen eta pertsonen esperientziak jasotzen ditu. Sarrera doan zango da eta ekintza hau Groseko Hondarpe Auzo Elkarteak antolatu du.
Osteguna 27: Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenaren aurkezpena eta hitzaldi informatiboa Okendo Kultur Etxean:
Otsailak 27 ostegunean, arratsaldeko 19’00etan, Arano, Goizueta eta Hernaniko bizilagun taldeek eratu berri duten Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenaren aurkezpena egingo da Okendo Kultur Etxean. Solasaldi honetan, Urumeako mendietan Repsol eta Endesa enpresek bultzatzen dituzten makroproiektu eolikoei buruz informatuko dute. Repsolek sustatzen duen egitasmoa egun Euskal Herrian planteatzen den mota horretako azpiegiturarik handiena da: “Erreka Parke Eolikoa” deitu duten makroproiektu horrek kalteturiko eremuan prospekzio arkeologikoak egitekoak direla-eta joan den urtarrilaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aranoko Udalari bidalitako txostenaren arabera, Adarra-Mandoegi mendilerroaren inguruetan neurri handiko 15 aerosorgailu jartzea eta Urnietako Besabitik abiatuta 27’54 kilometrotako sarbidea (6 metroko zabalerarekin) eraikitzea planteatzen da Repsolen proiektuan. Horri gehitu behar zaio energia ateratzeko 21’063 kilometroko luzera eta 68 dorre izango lukeen ebakuazio-linea bat eraikitzea aurrikusten dela egitasmoan, Arano, Hernani, Urnieta, Astigarraga Errenteria eta Oiartzungo udalerriak zeharkatuz, Arkaleko azpiestazio elektrikoan banaketa-sare orokorrarekin konektatzeko (atxikita doa dokumentu hortan jasotako “Plano general de situación del proyecto” izenburuko mapa). Guztiarekin, bistan dago proiektu honek kalte larriak eragiten dituela natura- eta giza-ingurumenean, hain zuzen ere lurraldeari eraso egiten dioten eta energiaren kudeaketa lokalagoa eta komunitarioa bultzatzearekin bateraezinak diren makroproiektuen ereduaren adibide argi bat delarik.
Antolatzaileak: Satorralaia, Eguzki, Haritzalde eta Ekologistak Martxan.
«VIDAS IRRENOVABLES» EN DONOSTIA
- Remitido y material: Organización:
- Satorralaia, Eguzki, Haritzalde y Ekologistak Martxan.
- redaccion@gipuzkoadigital.com 22 Febrero 2025
https://gipuzkoadigital.com/

- Published in Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi

