Donostia San Sebastián TXILLARDEGI GOGOAN. Programación de los actos de la semana que viene en San Telmo Museoa y el Antiguo
DATORREN ASTEKO PROGRAMAZIOA
SAN TELMO MUSEOAN ETA ANTIGUAN
TXILLARDEGI GOGOAN
Hil zeneko X. urteurrena
Urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi,hil zeneko 10. urteurrena izango da. Joan den urtean bezala, COVID-19ren pandemia gure artean izanik ere, urtero egin izan dugun moduan, datorren 2022ko urtarrilaren 11n, 13an, 15ean eta 18an omenaldi ekimen xumeak antolatu ditugu, Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari bere izena jar diezaioten eskatuz. Honakoak dira 2022rako antolatu ditugun ekimenak:
- URTARRILAREN 11n,
Asteartez, arratsaldeko 19:00etan, San Telmo Museoan, “Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta gaurkotasuna”, Araitz Aizpuru eta Iñigo Urrutiaren eskutik. Antolatzailea, Telesforo Monzon Fundazioko Txillardegi Gogoeta Gunea (TMelab). Osasun neurriak hartuko dira.
- URTARRILAREN 13an,
Ostegunez, 19:00etan, San Telmo Museoan, “KRONIKA” liburuaren aurkezpena, Koldo Izagirre, Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala eta Gorka Bereziartuaren eskutik. Antolatzaileak, Susa argitaletxea eta Argia aldizkaria. Osasun neurriak hartuko dira.
- URTARRILAREN 15ean,
Larunbatez, eguerdiko 12:00etan, bere horma irudiaren aurrean, TXILLARDEGI PLAZAn (Gaskonia), “Txillardegiren gogoan” omenaldia”. Lehenik eta behin, horma irudi berrituaren inauguratuko dugu. Ondoren, euskal idazle baten esku hartzeaz gain, txilar landareak landatuko dira eta bertan izango dira txalapartariak, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, Janitz Enparantza txistularia eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariak. Ekimena Euskal Herrian Euskaraz kanta abestuz eta muxiko bat dantzatuz amaituko dugu. Antolatzailea, “Txillardegi Udal Liburutegia” herri ekimena. Osasun neurriak hartuko dira.
- URTARRILAREN 18an,
Asteartez, 19:00etan, San Telmo Museoan, Jakin fundazioak prestaturiko Txillardegiri buruzko bi liburu berriren aurkezpena: “Txillardegi: Euskalgintza” eta “Txillardegi: intelektuala eta gizartea”, Alaitz Aizpuru, Lorea Agirre eta Igone Lamarainen eskutik. Antolatzailea, Jakin Fundazioa. Osasun neurriak hartuko dira.
Horrezaz gain, 2022ko udaberrian, Telesforo Monzon Fundazioaren egoitza den Bergarako Olaso Dorrean, Txillardegiri buruzko erakusketa zabalduko da eta Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak mintegi bereziaren antolaketa iragarri du. Azkenik, aurtengoan KORRIKA Donostian bukatzen denez, “Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena” taldeak ekimen berezia burutuko du “Txillardegi Udal Liburutegia”ren aldeko aldarrikapenak presentzia berezia izan dezan. Guztietan osasun neurriak hartuko dira.
TXILLARDEGIREN HERIOTZAREN X. URTEURRENA, LIBURUTEGIARENA IZAN BEDI
Joan den urtean esan bezala, gure esku dagoen guztia egin dugu Txillardegiren heriotzaren X. urteurrenean, gaur arte izenik izan ez duen Donostiako Udaleko Liburutegi Zentrala “Txillardegi Udal Liburutegia” bihurtzeko ahaleginean. Helburu hori erdiesteko bidean, eskerrak eman nahi dizkiegu X. urteurreneko ekitaldi hauetan parte hartzea erabaki duten eragile eta pertsona guztiei.
Bestetik, joan den urtarrileko ekitaldian gure elkarteak deia luzatu zien beste eragile, idazle eta kulturgileei 2022ko X. urteurrenean helburu hori lortzeko beren ekimenak martxan jar zitzaten eskatuz. Zorionez, gure eskaera horrek bere emaitza izan du eta ehunka idazlek, kulturgilek eta unibertsitateko irakaslek beraien egitasmoa abian jarri dutela jakin dugu, 2022. urtean aitortza hori errealitate bihur dadin.
2019a Txillardegiren aitortza publiko zein ofizialean, urrats garrantzitsuak eman ziren; hala nola KORRIKA ekimenak Txillardegiri eginiko aitormena eta Klipa, EHUko Donostia Kanpuseko Carlos Santamaria Zentroan zabaldutako Txillardegi Erakusketa Aretoa, Klusterraren eskutik sorturiko “Txillardegi Hausnarketa Saria”, Oñatiko Udalak Arantzazuko Milikua etxean Txillardegiri jarritako Oroigarria eta Euskaltzaindiak Mauleko udaletxean antolatutako erakusketa.
2020an, aldiz, COVID-19ak eragindako egoera dela medio, ekimen gutxiago bideratu ziren. Nabarmentzekoak dira Hendaiako Udalarekin elkarlanean eginiko Txillardegiren lanaren irakurketa Klara Badiola, Asier Hernandez, Iñigo Peñalva, Rakel Aldasoro eta Joseba Urzelairen laguntzarekin. Eta, bestetik, Xabier Madariagaren eskutik, ETB1ek urtarrilaren 12an Txillardegiren iloba den Eneka Alvarez Loidi protagonista izanik emititu zuen dokumenta eder eta arrakastatsua.
Ikusten duzuen moduan, zuen babesaz eta beste eragileekin batera gure Elkarteak antolatutako lanari esker, aurrera doa poliki-poliki Txillardegiren aitortza publikoa.
Remitido Txillardegi Herri Ekimena |
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 7 Enero 2022
El 14 de enero se celebra el décimo aniversario de la muerte de José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi. Al igual que el año pasado, a pesar de la pandemia de la COVID-19, los días 11, 13, 15 y 18 de enero de 2022 hemos organizado humildes actos de homenaje en San Telmo Museoa y el Antiguo, reivindicando el reconocimiento público a Txillardegi y pidiendo a la Biblioteca Municipal Central de San Sebastián, que ponga su nombre. En el anexo se recogen las iniciativas que hemos organizado para el año 2022.
- Published in Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi