COEGIk hausnarketa bateratu bat egitera gonbidatzen du, lasaitasunetik abiatuta, pandemian ikusitako eta bizitako guztiari buruz, ikasgaiak ateratzeko
Jardunaldi profesional bat antolatu du asteazkenean, ekainak 30, Donostiako Miramar Jauregian, EHU/UPVren Udako Ikastaroen barruan, izenburu honekin: “Covid-19 pandemia: geldituko gara pentsatzeko”.
Sartu jardunaldiari buruzko informazioan esteka honetan klik eginda
Donostia-San Sebastian, 2021eko ekainaren 28a.- “Pandemia Covid-19: Vamos a parar para pensar” (Covid-19 pandemia: geldituko gara pentsatzeko) izenburupean, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak jardunaldi profesional bat antolatu du datorren asteazkenerako, ekainak 30, 9:00etatik 14:00etara, EHU/UPVren Udako Ikastaroen barruan. Jardunaldia COEGIren gonbidapen bat da, gelditzeko eta hausnarketa bateratu eta humanista bat egin dezagun, lasaitasunetik abiatuta, pandemian ikusitako eta bizitako guztiari buruz.
“Autokritikatik eta bestelakotasunetik abiatutako hausnarketa, premisa izanik guztiok ontzi berean gaudela eta gure egikera onetik abiatuta jardun dugula”, azpimarratu du Lehen Mailako Arretako erizain, Ikastaroaren zuzendaritzakide eta COEGIko lehendakariorde Gemma Estevezek.
Horrez gain, Pilar Lekuona COEGIko lehendakariak azpimarratu duenez, “ez dugu zalantzarik denok ondoen genekiena egin dugula. Orain ondo egin ez dugun horretan pentsatzeko eta hobeto egiteko gure esku dagoena aztertzeko unea iritsi da”.
Hori dela eta, asteazkenean, “pertsonen arteko elkarrizketa emankor bat sortu nahi dugu, bakoitzak bere lekutik, zer egin duen aztertzeko ‘biluztu’ dadin, baina, batez ere, hobeto nola egin zezakeen aztertzeko. Bizi izandako egoeratik etorkizunerako zer ikaskuntza atera ditzakegun aztertu eta egiaztatu nahi dugu”, gaineratu du Lekuonak.
Jardunaldian hizlari hauek parte hartuko dute: Rafael Bengoa, Osasun Publikoko aditua eta SI-Healtheko zuzendaritzakidea; Gurutz Linazasoro, neurologoa, Gipuzkoa Poliklinikako Alzheimer eta Parkinsoneko Terapia Aurreratuen Programako zuzendari eta VIVE biotecheko lehendakari exekutiboa; Juan Jose Alvarez, EHU/UPVko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna; Estibaliz Ruiz de Azua, kazetari eta ETB2ko asteburuko albistegietako aurkezlea; Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatua; Felix Zubia, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko burua (Donostialdeko ESI); David Diaz Hurtado, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Urgentzia Orokorretako erizain eta IIS Biodonostiako Ikerketa Klinikoko Plataformako kidea; eta Lourdes Ruiz Barbarin, COEGIko aholkularitza psikologikoko psikologo arduraduna. Eneko Goia Donostiako alkateak inauguratuko du ikastaroa.
Programa
9:00 / 9:15 h Ongietorria eta aurkezpena.
- Eneko Goia jauna, Donostiako alkatea.
- Gemma Estevez andrea. Lehen Mailako Arretako erizaina. COEGIko lehendakariordea.
- Pilar Lekuona. Geriatriako erizain espezialista. COEGIko lehendakaria.
9:15 / 10:45 h I. Mahai Ingurua: «Gogoeta egin dezagun gizarte gisa: zer egin dugu? zer egin genezakeen?”
- Rafael Bengoa jauna, Osasun Publikoko aditua. The Institute for Health and Strategy (SI-Health). Ko-zuzendaria.
- Gurutz Linazasoro jauna, neurologoa. Gipuzkoa Poliklinikako Alzheimerren eta Parkinsonen Terapia Aurreratuen Programaren zuzendaria. VIVE biotech SLko lehendakari exekutiboa.
- Juan Jose Alvarez jauna, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. EHU/UPV. Donostiako Zuzenbide Fakultatea.
- Estibaliz Ruiz de Azua andrea, kazetaria. ETB2ko asteburuko albistegietako aurkezlea.
Moderatzailea: Pilar Lekuona, Geriatriako erizain espezialista. COEGIko lehendakaria.
10:45 /11:15 h. Solasaldia
11:15 /11:45 h. Kafe atsedenaldia
11:45 / 13:15 II. Mahai Ingurua:«Osasun langile gisa hausnartzea: Zer ikasi dugu? Deontologikoki jokatu dugu?”
- Maite Peña andrea. Gizarte Politiketako diputatua.
- Felix Zubia jauna. Medikuntza Intentsiboko Zerbitzua. Donostialdeko ESIa. Zerbitzuburua.
- David Diaz Hurtado jauna. Erizaina. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Urgentziak eta IIS Biodonostia Ikerketa Klinikoko Plataforma.
- Lourdes Ruiz Barbarin andrea, psikologoa EMDR Gipuzkoa. COEGIko Aholkularitza Psikologikoa.
Moderatzailea: Gemma Estevez. Lehen Mailako Arretako erizaina. COEGIko lehendakariordea.
13:15 / 13.45 h Solasaldia
13:45 / 14.00 h Ondorioak eta amaiera.
- Remitido y Fotos: COEGI. Foto Participantes en la jornada del 30 de junio en San Sebastián y cartel.
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 28 Junio 2021
Pandemia Covid 19
Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa

redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
FOTO https://GipuzkoaDigital.com

