30/34 urte bitarteko euskal biztanleen %44,1ek goi-mailako hezkuntza du
20/24 urte bitarteko biztanleen %85,5ek bigarren mailako ikasketak
gutxienez gainditzen ditu
Euskal AEko 30/34 urte bitarteko biztanleen %44,1ek goi-mailako hezkuntza zuen,
Eustaten eta Eurostaten 2013ko datuen arabera. Ehuneko hori 28-EBko estatuen
batez bestekoaren -%36,8- oso gainetik dago. Espainiarena %40,7 zen urte horretan.
Datuok 28-EBkoekin alderatuz gero, ikusten dugu Euskal AEko egoera oso positiboa
zela. Aurretik geneuzkan: Irlanda (%52,6), Luxenburgo (%52,5), Lituania (%51,3)
Suedia (%48,3), Zipre (%47,8), Erresuma Batua (%47,6), Finlandia (%45,1).
Zerrendaren behealdean Italia (%22,4), Errumania (%22,8) Kroazia (%25,9), Malta
(%26,0).
Azken urteetan adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da, ikusi besterik ez dago
2004ko ehunekoak: 30/34 urte bitartekoak, goi-mailako hezkuntza zutenak, %33,5
ziren Euskal AEn; %35,9 Espainian eta 28-EBkoen batez bestekoa %26,8.
2009an euskal biztanleen %41ek zuen egina goi mailako hezkuntza, espainiarren
%39,5ek eta 28-EBko batez bestekoa %32,1 zen.
2013an, 20/24 urte bitartekoak, bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen
dituztenak %85,5 ziren Euskal AEn, eta 28-EBn %81,1 batez beste. Espainiako tasa,
%63,8, oso azpitik zen.
Tasarik altuenak: Kroazia (%95,0), Eslovenia (%91,5), Eslovakia (%91,2), Txekiar
errepublika (%90,9), Lituania (%90,0). Bigarren mailako ikasketak gutxienez
gainditutako 20/24 urte bitartekoen tasarik baxuenak: Espainia (%63,8), Portugal
(%69,9), Danimarka (%71,8), Malta (%75,8).
—————————————————————————————-
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 26 Agosto 2014
Donostia San Sebastián
Foto GipuzkoaDigital.com © Donostia San Sebastián
- Publicado en Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi