Ertzaintzan 1983an sartu zirenetik izan dituzten laneko esperientziak kontatuko dituzte, baita giza esperientziak ere
jueves, 14 noviembre 2013
Fuente: Irekia – Gobierno Vasco
ETBren ‘Ertzaintza: uniformearen atzeko emakumeak’ dokumentalak sei emakumezko ertzain beteranoren lekukotzak biltzen ditu | |||||
Euskal Telebistaren bigarren kateak atzo emandako dokumentalak, Ertzaintza: uniformearen atzeko emakumeak izenekoak, sei emakumeren lekukotzak kontatzen ditu. Guztiak ere Ertzaintzaren bigarren promozioko agenteak dira, eta, haien lekukotzen bidez, Ertzaintzak azken hiru hamarkadetan izandako gertaerarik garrantzitsuenak kontatzen ditu, ibilbide batean toki egiteko borrokan jardun duten emakumeen ikuspegitik. Polizia-kidegoak gizonezkoen ondare ia esklusibo izanagatik ere, emakumeok Ertzaintza sortzeko esperientzia historikoan parte hartu zuten. | |||||
Horrenbestez, ibilbide profesionala 1983an Arkautin hasi zuten sei emakumeon testigantzei esker, bertatik bertara ezagutuko dugu Ertzaintzaren hainbat unitatetan egiten duten lana. Gainera, azken hiru hamarkada hauetako gertakari esanguratsuenetako batzuetan zer-nola parte hartu zuten ikusiko dugu; esaterako, 1983ko uholdeetan edota Oiz mendiko hegazkin-istripuan. Era berean, beraien ingurune familiarreko eta sozialeko egunerokotasuna ezagutuko dugu, baita zer-nolakoak diren laneko zein lanaz kanpoko giza harremanak ere.Egun, agenteetako bostek jarraitzen dute lanean: Maria Carmen Emparan, ikerketako buruzagiordea Urola Kostan; Eva Mª González, guardiako ikerketako instruktore-burua Erandion; Tomasa Urizar, herritarren segurtasunerako patruila-burua Getxon; Marta Balenciaga, etxeko eta genero-indarkeriako agente espezialista Erandion; eta Maite del Río, Basauriko ertzain-etxeko komunikazioetarako agentea. Seigarren agentea, Begoña Marcos, lanerako ezintasunagatik erretiratu zen, orain bederatzi urte zirkulazio-istripu larria izan ondoren, Bizkaian trafikoko ikerketarako agente lanetan ari zela.————————————–
|
- Publicado en Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi
No Comments