Koldo Carbonero: “Laster, emakume haurdunei ere jarri ahal izango diegu COVID-19 gaitzaren aurkako txertoa”
- “American Journal of Obstetrics and Gynecology” aldizkariaren ikerketa batek egiaztatu du emakume haurdun batek COVID-19 harrapatzen badu antigorputzak transferitzen dizkiola haurtxoari, eta ez birusa.
- Bideo-elkarrizketa Koldo Carbonerorekin: haurdunaldia eta antigorputzak
Donostia-San Sebastián, 2021eko martxoaren 2a.- Koldo Carbonero ginekologoaren eta Quirónsalud-ek Euskadin eta Nafarroan dituen Laguntza bidezko Ugalketa Unitateen zuzendari medikoaren arabera, “ginekologiaren esparruan dagoen nazioarteko aldizkari mediko garrantzitsuenetako batean argitaratutako ikerketaren emaitzek erakutsi dute haurdun baten immunitate-sistemak haurdun egongo ez balitz bezala funtzionatzen duela”. Gainera, “amaren antigorputzak plazenta zeharkatu eta fetura iristen dira. Ez, ordea, birusa. Beraz, COVID-19 gaitzaren aurka borrokatzeko antigorputzekin jaiotzen dira haurtxoak”.
Ikerketa hori, obstetrizia eta ginekologiari buruzko Estatu Batuetako aldizkariak (American Journal of Obstetrics and Gynegology) berriki argitaratu zuena, New Yorken egin zen, 2020ko martxotik maiatzera bitartean, eta hainbat emakume haurdun aztertu ondoren ondorioztatu zuen emakume haurdunek eta haurdun ez daudenek antigorputzak sortzeko gaitasun bera dutela. Carbonerok adierazi duenez, datu hori “ez zen ezagutzen, emakume haurdunen immunitate-sistema nolabait deprimituta egoten delako”. Gainera, “haurdunaldian zehar koronabirusa harrapatu zuten emakumeen haur jaioberrien % 78k COVID-19ren aurkako antigorputzak zituen”, adierazi du ginekologoak ikerketari buruz.
Koldo Carbonero SEISEGO Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteko Antzutasun eta Ernalezintasun Saileko presidentearen eta Giza Ugalketa Lagunduaren Nazio Batzordearen kidearen aburuz: “berri bikain bat da. Haurdun dauden emakumeak asko lasaituko dituen aurkikuntza handia”. “Gainera, uste dut haurdun dauden emakumeei ere jar dakiekeela RNA mezulari bidezko txertoa, hala nola, Pfizerrena edo Modernarena. Txerto horiek ez dute kaltegarriak izan behar haurdun dagoen emakumearentzat eta, ikerketaren arabera, ama babesteko eta haurtxoarentzako antigorputzak sortzeko aukera emango diote. Oraindik ez dago teoria horri buruzko 3. faseko ikerketarik, baina uste dut hurbil gaudela”, esan du Koldo Carbonerok.
Pandemiaren garairik gogorrenean, koronabirusarekin kutsatutako New Yorkeko 88 emakume haurdunek parte hartu zuten ikerketan, asintomatikoak batzuk eta sintomatologiarekin beste batzuk. Ikerketaren denbora osoan zehar egin zitzaien jarraipena, baita erditu ondoren haurrak aztertu ere, eta ondorioztatu zen haur gehienek antigorputzak zituztela gaixotasunaren aurka, baina batek ere ez zuela covid-ik harrapatu. Hau da, birusak ez duela plazenta zeharkatzen baina amak sortutako antigorputzek, bai.
Quirónsalud taldeari buruz
Espainiako ospitale-talderik garrantzitsuena da Quirónsalud, eta Europako hirugarrena. Gure sareak 100 osasun-zentro baino gehiago barne hartzen ditu, 13 autonomia-erkidegotan zehar, 6.500 ospitale-ohe baino gehiagorekin. Bertan, teknologiarik aurreratuena eta nazioartean ospetsuak diren espezializatutako profesional-taldearen arreta eskaintzen diegu bezeroei. Hauek dira gure zentrorik garrantzitsuenak: Jiménez Díaz Fundazioa, Quirónsalud Madrid Unibertsitate Ospitalea, Dexeus Unibertsitate Ospitalea, Ruber, Teknon Zentro Medikoa, La Luz Ospitalea, Policlínica Gipuzkoa, eta abar.
Irakaskuntza eta ikerketa mediko-zientifikoa sustatzeko lanean ari gara: gure ospitaletatik zazpi unibertsitate-ospitaleak dira, eta Ikerketa Sanitarioko FJD Institutua hartzen dugu barnean; hau da, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzak ziurtatutako ikerketa-zentro pribatu bakarra.
Era berean, gure asistentzia-zerbitzua zeharkako unitate eta sareetan antolatuta dago eta, horri esker, zentroetan metatutako esperientzia optimizatu daiteke eta ikerketak klinikaren arlora eraman. Gaur egun, Quirónsalud hainbat eta hainbat ikerketa-proiektu ari da garatzen Espainia osoan, eta taldeko zentro askok puntako lana egiten dute alor horretan, hainbat espezialitatetan aitzindari izanik, besteak beste: kardiologia, endokrinologia, ginekologia, neurologia, onkologia eta kirol-medikuntza.
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
Sobre Quirónsalud
Quirónsalud es el grupo hospitalario más importante de España y el tercero de Europa. Está presente en 13 comunidades autónomas, cuenta con la tecnología más avanzada y dispone de una oferta superior a 6.500 camas en más de 100 centros, como la Fundación Jiménez Díaz, Hospital Universitario Quirónsalud Madrid, Hospital Universitario Dexeus, Ruber, Centro Médico Teknon, Hospital La Luz, Policlínica Gipuzkoa, etc, así como con un gran equipo de profesionales altamente especializados y de prestigio internacional.
Trabajamos en la promoción de la docencia (siete de nuestros hospitales son universitarios) y la investigación médico-científica (contamos con el Instituto de Investigación Sanitaria de la FJD, único centro investigador privado acreditado por la Secretaría de Estado de Investigación, Desarrollo e Innovación). Asimismo, nuestro servicio asistencial está organizado en unidades y redes transversales que permiten optimizar la experiencia acumulada en los distintos centros, y la traslación clínica de nuestras investigaciones. Actualmente, Quirónsalud está desarrollando numerosos proyectos de investigación en toda España y muchos de sus centros realizan en este ámbito una labor puntera, siendo pioneros en diferentes especialidades como cardiología, endocrinología, ginecología, neurología, oncología, y medicina deportiva entre otras.
- «American Journal of Obstetrics and Gynecology«
