
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
| Aurtengo egitarau osoa aurkeztu du Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak |
2021eko ekainaren 7tik 12ra egingo da Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia, eta gaur goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte lehiaketara aurkezten diren filmak.Eva Rivera Jaialdiko zuzendariaren hitzetan, “Oso edizio zaila izan da, baina Kultura Seguru bat eskatzen dugu, eta zinema eta Jaialdia aurrez aurre egin ahal izatea. Zinemaren eta kulturaren inguruko topagunea izan nahi du Jaialdi honek. Badakigu arretaz eta kontuz jokatu behar dugula, baina baita bizitzarako funtsezkoak diren espazio horiek birpentsatzeko eta berriro konkistatzeko beharra dagoela ere”. 23 dokumental proiektatuko dira hogeita laugarren edizio honetan.
Lehiaketan, zazpi film luze
Edizio honetan zazpi lan aurkezten dira lehiaketara, eta horietako bost erabateko estreinaldiak dira.Ekainaren 7an, astelehena, Espainian estreinatzen den “Helmut Lachenmann: my way wiebke pöpel” lanarekin ekingo zaio Jaialdiaren aurtengo edizioari; Helmut Lachenmann (85 urte) konpositorearen erretratu pertsonala da filma. Musika garaikideari bere “Musique Concrète Instrumentale” estilo bereziarekin eman dio forma Lachenmannek azkeneko 50 urteetan.
Asteartean, hilak 8, “Dima Punk” jardunaldia estreinatuko da, Dominique Caubet frantziarraren lehen lana, Marokon Punka izaten jarraitzeko zailtasunak kontatzen dituena. “The Sound is innocent” opera primarekin jarraituko du Jaialdiak; ikus-entzunezko bidai baterako gonbidapena egiten diguna, eta soinu elektronikoaren eta esperimentalaren munduaren esanahia, funtzioa eta garrantzia aztertzen dituena.
Beste estreinaldi batekin irekiko da ekainaren 9ko jardunaldia Trueba zinema-aretoetan, José Permar-ek zuzendutako “Fuera del camino” film mexikarrarekin, hain zuzen ere. Musika gaztez osatutako talde batek Hegoaldeko Behe Kaliforniako desertuko eskualderik isolatuenean bizi diren hiru gizonen ekintza gogoangarriak abesten ditu. Baja 1000 4×4 ibilgailuen urteroko munduko lasterketarik handienak Mexiko eta Amerikako Estatu Batuen arteko muga zeharkatzen duen bitartean, gizon-emakume horiek lasterketa horretan parte hartzeko eta haien komunitate txikietan itxuraz bizi duten monotoniatik ihes egiteko aukera bat bilatzen dute.
Jarraian, Celeste Bellen eta Paul Song zuzendariaren “Poly Styrene: I am a cliché” proiektatuko da. Poly Styrene punkaren ikonoa eta X Ray Spex taldeko liderra izan zenaren heriotzaren erretratu berezia osatzen du filmak 89 minututan. Alabak munduan zeharreko bidaia bati ekiten dio, eta bere amaren artxiboak aztertzen ditu, haien harremana konpontzeko.
Ostegunean, ekainak 11, Joan Porcel zinemagilearen “Sempre Dijous” filmaren txanda izango da; Palma eta Bartzelona arteko joan-etorriko bidai batez hitz egiten digu. Valldemossa herriaren eta Ravleko kaleen artekoa. Mallorcako melodien eta traparen artekoa; hori guztia, Julia Colomen begien eta ahotsaren eskutik.
Ostiralean, berriz, “Subterranean” film espainiarra izango dugu; Pablo eta Marietaren istorioa erakusten digu. 45 urteko madrildarrak dira, eta dena bertan behera utzi eta amerikar ametsa lortzen saiatzea erabaki zuten: Rockaren izarrak izatea.
Jaialdian lehen aldiz, film laburrak ere lehiatuko dira
Dock of the Bay jaialdiaren hamalaugarren edizio honetan, 8 film labur eskainiko dira saio bateratu batean, ekainaren 10ean, osteguna, Truebako 2. aretoan egingo dena.
“A concerto is a conversation” europar estreinaldiarekin hasiko da; Jim Crow Floridatik Walt Disney Concert Halleraino, 91 urteko bere aitonaren bitartez, bere familiaren leinua arakatuko duen jazz pianojole eta zinema-konpositore birtuoso baten istorioa kontatzen du filmak. Jarraian, “A deer falling into the sea” proiektatuko da, nazioarteko estreinaldia, Marco Huertas-ek zuzendu duena. Dokumentalaren eta bideoalbumaren artean, belaunaldi-erretratu hau antsietateari eta depresioari buruzko entsegua da, baita Berlineko pandemiadun lehenengo neguaren gordintasunari buruzkoa ere. Lucky Veil Al Pagodaren lehen albumean inspiratuta dago.
“Canto porque tengo que vivir” Israel Fernández flamenko-kantariarengana hurbiltzen gaituen Santiago Moga Perpén eta Carlos Reverteren film laburra da, eta inspirazioa bilatzeko lanari, flamenko-kantuan biluzteari, eszenatokian barruak husteari eta parranda flamenkoa “zigarro bat erretzea” bezain ohikoa zen etxe batean hazteari buruzko hausnarketa egiten du. “Entre el monte y la marisma”, berriz, Rafael de la Rosa Vega “Camarón de Plata” eta Juan Mendoza Portillo “Juanillo» Sanlúcar de Barramedako pertsonai ezagunen erretratua da. Gizartetik aldenduta bizi diren eta duten karismari eta flamenko-kantuari esker nabarmentzen diren lagun banaezinak dira pertsonaiok.
Film laburren saioarekin jarraitzeko, Aura Satz zuzendariaren “Hacer una diagonal con la música” filma ikusteko aukera egongo da; Beatriz Ferreyra argentinar konpositore elektroakustikoaz hitz egiten digu. Pierre Schaeffer musikagilearekin batera, musique concrète delakoaren aitzindaria izan zen Ferreyra, 50eko eta 60ko hamarkadetan. Tana Garridok, berriz, “La tierra llama” filmarekin hartuko du parte; La Habanan kokatuta dago 2019an, eta euskal jatorriko lau emakumek higatzen den iragan bat berreraikiko dute.
Eloy Domínguez Serén zuzendariaren “Os corpos” filmarekin, Ourensera bidaiatuko dugu, non urtero ospatzen den inauteri jai antzinakoenetako bat. Jai eta katarsi kolektiboko unea, non tradizioak, sinesmenak eta irudikapen anarkikoak nahasten baitiren. Amaitzeko, Elmer Guevararen “Still hungry” dokumental laburraren txanda izango da, zeina Gijonen (Asturias) kokatzen baiten, skateaz aritzeko. Skateboardingaren muinaz ari zaigun erretratu esperimentala aurkezten digu, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako istorioak gogoratzen ditu.
Perfect Day
Urtero bezala, nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat egiten du Perfect Day atalak.
Donostian oraindik ikusi ezin izan diren 8 film luze proiektatuko dira aurtengo edizioan. Astelehenean, ekainak 7, “Sisters with transistors” filmak irekiko du Jaialdia. Lisa Rovnerren lehenengo lana da, eta musika elektronikoaren munduan aitzindari izan ziren emakumeak omentzen ditu; BBCren laborategietan etorkizuneko doinuak sortzen zituztenak (Delia Derbyshire, Daphne Oram) zein 70eko hamarkadan nabarmendu zirenak (Laurie Spiegel, Suzanne Ciani), Laurie Andersonek kontatuta.
Ekainaren 9an, asteazkena, “Stop!” eta “Waiting for B” filmen txanda izango da; 19:30ean Trueban emango dute lehenengoa, eta 20:00etan Dabadaban bigarrena. “Stop!” filmari dagokionez, bere unibertso berezi, fantastiko eta absurdoa zabaltzen du Stanley Sunday zuzendariak Doble Pletina taldearen komedia musikal burutsu honetan. Berriki estreinatu da Bartzelonako DÁ Jaialdian, eta zuzenean iritsiko da Dock of the Bay Jaialdira. “Waiting for B” filmak, berriz, Beyoncé abeslariaren Sao Pauloko jarraitzaile talde baten istorioa kontatzen du; aire zabalean kanpatzen dira bi hilabetez, eszenatokitik gertu egoteko. Gay gazteen talde batek ahots propioa izateko nola borrokatzen duten azaltzen digun dokumentala.
Ostegunean, bestalde, “My friend Fela” film luzea ikusteko aukera izango dugu, Fela Kuti nigeriar musikariari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzen duena. Aparteko gizon baten bizitza trebetasunez eta zehaztasunez argitzen duen dokumental bikaina.
Ostiralean, hilak 11, Andrés Daniel Sanz donostiarraren “Escuchando Niño Futuro” eta Joan Porcelen “Escuchando Niño Futuro” filmak proiektatuko dira Dabadaba aretoan. “Escuchando a Niño Futuro” Jaialdiak Rafael Berriori dokumental batekin egiten dion omenaldia da, zeinetan musikariak disko bat entzutearen antzinako erritualerako deialdia egiten digun; disko osoa, hasieratik amaierara. “Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer” filmak zera dio: “Marikoia naiz eta Jesucristo gustatzen zait”. Horrelaxe hasten da Samantha Hudson ikonoklastaren lehen abestia. Institutuko ikonoa eta, orain, Instagramekoa.
Larunbatean, Javier Polo valentziarraren “The Mistery of the Pink Flamingo” film saritua proiektatuko da, baita jaialdia itxiko duen “Summer of soul” europar estreinaldia ere. Lehendabizikoan, soinu-ingeniari tematia Kitsch ikono nagusiaren atzean, Pink Flamingoren atzean, dauden sekretuak ezagutzera emateko ezohiko ikerketa batean murgiltzen da; Eduardo Casanova, Kero Bonito eta John Waters izango dira bere bidaian aurkituko dituen pertsonaietako batzuk.
Eta Jaialdia amaitzeko, Ahmir “Questlove” Thompson zuzendariaren “Summer of soul”, 2021ean Sundandeeko Jaialdian Publikoaren saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso ondoren, Donostiara iritsiko zaigun europar estreinaldia. Bitxi bat da dokumental hau, eta 1969an kokatzen gaitu, Harlemen 300.000 pertsona baino gehiago elkartu zituen jaialdi bat ospatu zenean. Woodstock beltza izena eman zitzaion. Filmatu zen arren, uda hura amaitu ondoren, 50 urtez soto batean egon zen materiala. Ez du inoiz argia ikusi. Orain arte.Stevie Wonder, Nina Simone, Mahalia Jackson, Mavis Staples, eta Sly and the Family Stone dira parte hartzen dutenetako batzuk.
Atal paraleloek osatzen dute programazioa: Dock Live!, Publiko Berriak atala, irratsaioak, kontzertuak, liburuen aurkezpenak eta Elkarrizketak.
Donostia San Sebastián Dock of the Bay 2021
