Abiadura Handiko Trenaren lanak geldiarazteko eskatu du Gipuzkoako diputatu nagusiak
Martin Garitano diputatu nagusia Tolosaldeako alkateekin Hernialden izan da, AHTaren eraikuntza lanen kalteak ikusten
Martin Garitano diputatu nagusia Hernialden izan da gaur, Tolosaldean AHTak kaltetutako udalerrietako alkateekin batera. Garitanorekin batera izan dira Hernialde, Anoeta, Aduna, Alegi, Tolosa, Billanona, Zizurkil eta Asteasuko alkateak.
Diputatu nagusiak azaldu du Gipuzkoako udalerrien ia erdian ari direla obrak egiten eta kalteak nabarmenak direla. Salatu duenez, gertatu ohi diren istripu eta intzidentzien inguruan informazio eskasa dago. Hernialdeko tunelean izandako zuloa izan du aipagarri “astebete luzez egon da isilpean hemen gertatutakoa” eta hori larria dela.
Diputatu nagusiak AHTren beharra jarri du ezbaian eta “inondik ez datorren eta inora ez doan trenean xahutzen ari den milioika eta milioika euro horretara bideratzea kritikatu du “zentzurik ez duelako horretan gastatzea krisi garaiotan Gipuzkoako, Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako familiek beste behar batzuk dituztelako”.
Honen bestez, inguruko herrietako alkateek egindako eskaerarekin bat egin du eta Eusko jaurlaritzari eskatu dio AHTren obrak behin betiko gelditzeko: “Guk gure egiten dugu Gipuzkoako udalerri gehienen eskakizuna eta abiadura handiko trenaren obrak behin betiko gelditu daitezela eskatzen dugu”.
Diputación Foral de Gipuzkoa
—————————————————–
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 27 Octubre 2014
Donostia San Sebastián
Foto GipuzkoaDigital.com © Donostia San Sebastián
- Publicado en Noticias de Donostia San Sebastián Gipuzkoa Euskadi