×

Donostia San Sebastián Euskadi Basque Country

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL

Envía tu noticia Local Digital de Gipuzkoa a redaccion@gipuzkoadigital.com

“Si vives haciendo anuncios del pequeño comercio, no digas que te viste una gran multinacional, haces el ridículo” Mastropiero

  • Realizamos suplementos publicitarios Locales Digitales y nos gustan Las Piedras de la Playa de Ondarreta
Total Combat GymArtes MarcialesDonostia San Sebastián

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales. Facebook para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com

fotografía de la mesa redonda sobre

MONDRAGON Health, SEDISA eta Barrualde-Galdakao ESI, VI. jardunaldia

fotografía de la mesa redonda sobre “Los Ciudadanos y la Tecnología Sanitaria”

MONDRAGON Health, SEDISA eta Barrualde-Galdakao ESI, VI. jardunaldia

Osasun-sistema garai berrietara egokituz

  • MONDRAGON Health, SEDISA eta Barrualde-Galdakao ESI arteko VI. jardunaldian osasun arloko teknologian orainaldira eta etorkizunera begira osasunaren eta herritarraren kudeaketari dagokionez eman diren azken aurrerapenak aurkeztu dira.
  • Aurrerapen teknologikoek baldintzatzen dute osasun arloko kudeaketaren etorkizuna eta helburua pazientea bere osasunarekin arduratsuago eta aktiboagoa izatea da.
  • Iñigo Lamarca Arartekoak emandako hitzaldian Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoko herritarren ikuspegiari buruzko errepasoa egin du, pazienteek egindako zenbait erreklamazio aintzat hartuz.
  • Jardunaldian bi mahai-inguru arrakastatsu antolatu dira. Bertan osasun-eredu berriak eta sektoreko azken teknologia aurkeztu dira.

Osasunaren sektore nazionaleko 150 profesional eta aditu baino gehiago elkartu ziren , atzo abenduak 3 goizean, GaldakaoUsansolo Ospitalean burutu zen MONDRAGON Health, SEDISA eta Osakidetza arteko VI. jardunaldian. Bertan Estatu osoko osasun-instituzioetan txertatzen ari diren kudeaketa-eredu berriak aurkeztu dira.

Mikel Alvarez MONDRAGON Health erakundeko Zuzendari Nagusia da. Bere hitzetan, “jardunaldi honen helburua une honetan osasun-sistemek iraunkortasun ekonomikoari dagokionez dituzten zailtasunak agerian jarri eta horiek eraginkorragoak izateko antolaketarekin lotutako hobekuntzak txertatzeko dagoen premia ikusaraztea da”. Mikel Alvarezek nabarmendu duenez, “Birzehaztapen batzuk behar dira, osasun unibertsalaren printzipioak bermatzeko hau da, guztiontzako osasunarekin lotutakoak”.

Iñigo Lamarca Arartekoak Euskadiko osasun-sistemako erabiltzaileen aldetik jasotzen dituen kexa nagusiak azaldu ditu eta oroitarazi du “osasun-eskubidea garrantzitsuena dela, eta norbanako guztiei dagokien giza eskubide bat dela”. Amaitzeko, adierazi du, “Horregatik, hala Osasun Saila nola Osakidetza eskubide hori herritar guztiei bermatzen saiatu behar dira”.

Arartekoaren mintzaldiaren ostean, Jardunaldian bi Mahai-inguru antolatu dira, bi alderdi arras ezberdinen inguruan sakontzeko: “Osasun-zerbitzuak Emateko Eredu Berriak” eta “Herritarrak eta Osasun arloko Teknologia”, betiere, osasun-sistema osoko protagonista eta ardatza hiritarra izan dadila saiatuz.

Lehen mahai-inguruari dagokionez, osasun-zerbitzuko eredu berriak aurkeztu dira. “Osasun-sistema egokitzeko premia dago, bilakaera demografikoak, gaixotasun batzuen eboluzio epidemiologiko azkarrak, berrikuntza teknologiko eta sozialak, nahiz pazientearen igurikimena areagotzeak eraginda” adierazi du mahai horretako moderatzaileak, Andoni Arzelay jaunak, Osakidetzako Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzuko buru denak.

Mahai horretan izan dira Jaume Sellares (EAP SARDENYA erakundeko zuzendaria), lehen arretan auto-kudeaketarako sistema berri bat aurkeztu duena, osasun-sistema publikoarentzat esklusiboki lantzen dituzten berezko ekipamenduak baliatuz gauzatzen dena; Cesar Pascual, Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea; Roberto Nuño, O+Berri erakundeko (Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundea) zuzendaria; Pilar Regulez, Barrualde-Galdakao ESI erakundeko zuzendari medikoa; eta Amaia Etxebarria, Barrualde-Galdakao ESI erakundeko Integrazio Asistentzialeko zuzendaria.

Jardunaldiko bigarren mahai-inguruan “Herritarrak eta Osasun arloko Teknologia” izeneko gaia jorratu da. Moderatzaile lanetan Antonio Arraiza aritu da, Osakidetzako Osasun Asistentziako Zuzendaria. Hizlariek osasunaren sektorean teknologia berriak txertatzearen ondorioak nabarmendu dituzte, izan ere, pazienteen arreta indibiduala nahiz taldekakoa hobetzea ahalbidetzen dute. Teknologia horiei esker, pazienteak partaidetza handiagoa du bere osasunaren prozesuetan, modu horretan, pazientea arduratsuago eta aktiboagoa da bere osasunari dagokionez.

Testuinguru horretan, parte hartu dute Asier Aztiriak, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko koordinatzaileak; Jose Miguel Azkoitiak, TECNALIA OSASUNA erakundeko Garapen eta Negozioetako zuzendariak; Miguel Oguetak, Osakidetzako osasun informazio eta kudeaketako zuzendariordeak; Aitor Ezkerrak, IKERLAN erakundeko mikrosistemen Saileko arduradunak; eta Amaia Benitok, ACEDE-Etxeko Klusterraren H-Enea Living Lab ekimeneko antropologoak.

Guztiak bat dator Asier Aztiriak adierazitakoarekin, hots, “azken erabiltzailera, hau da, pazientera, bideratutako produktu bat diseinatzea dugu buruan”. Horrela, pazientearen irisgarritasunarekin lotutako berrikuntza teknologikoa bere bizi-kalitatea hobetzeko soluzio berrietan aplikatzea bilatzen dute.

Bi mahai-inguruak burututa, Jardunaldiari amaiera emateko bertaratuek hizlariei zuzendutako galderen txanda bat ireki da eta, era berean, Jon Guajardok, Osakidetza Barrualde – Galdakao erakundeko Zuzendari Gerenteak, topaketaren ondorioak azaldu ditu. “Iñigo Lamarca Arartekoak pazientearengandik hurbilen dauden alderdien inguruan gogoeta eginarazi digu, hori izan da jardunaldiaren gakoetako bat. Herritarrak ematen zaiona baino informazioa gehiago jasotzeko premia du eta hurbiltasun handiago batez. Bestalde, pazientearen tratu eta harremanaren gaiari dagokionez, sarritan, ez da behar adinako hurbiltasunez ematen” azaldu du Jon Guajardok.

Lehen mahaiari dagokionez, “egun dagoen osasun-sistema publikoa, zehazki, Osakidetzari dagokiona, eredu unibertsal, doako eta kalitate zinez handikoa da. Hori dela eta, datozen belaunaldiei begira hura landu eta mantentzen saiatu behar gara. Dena den, aldi berean, hura hobetzeko lan egin behar da, eta beste herrialde batzuetan erabiltzen dituzten ereduetan erreparatu behar dugu, profesionalen arteko koordinazio handiago batekin eta pazientea ardatz nagusia izan dadila bilatuz”, azaldu du Guajardok.

“Teknologiari buruzko mahaian ikusi ahal izan denez, osasunaren esparruko industria eta ikerketari dagokionez Euskadin kezka garrantzitsua dagoela sumatu da, profesionalei eta herritarrei zerbitzuak eskaintzearekin lotuta. Profesionalen eta herritarren arteko harremana ahalbidetzeko, dokumentaziorako irisgarritasuna hobetzeko eta administrazio-izapideak errazteko lanean ari gara”, amaitu du Guajardok.

———–

VI Jornada MONDRAGON Health, SEDISA y OSI Barrualde-Galdakao

Adaptando el sistema sanitario a los nuevos tiempos

  • Durante la VI Jornada de MONDRAGON Health, SEDISA y OSI Barrualde-Galdakao se han presentado los últimos avances en tecnología sanitaria presente y futura, para la gestión sanitaria y del ciudadano.
  • Los avances tecnológicos marcan el futuro de la gestión sanitaria y buscan que el paciente sea más responsable y activo con su salud.
  • El Ararteko, Iñigo Lamarca, en su ponencia ha hecho un repaso de la visión de los ciudadanos de la sanidad pública en la Comunidad Autónoma Vasca, marcada por algunas de las reclamaciones de los pacientes.
  • En la jornada han tenido lugar dos exitosas mesas redondas en las que se han presentado los nuevos modelos sanitarios y la última tecnología de este sector.

Más de 150 profesionales y expertos del sector sanitario nacional se han dado cita en la VI Jornada MONDRAGON Health, SEDISA y Osakidetza que tuvo lugar ayer, 3 de diciembre, en el Hospital Galdakao-Usansolo y en el que se han presentado los nuevos modelos de gestión que se están implantando en las instituciones sanitarias de todo el Estado.

En palabras de Mikel Alvarez, Director General de MONDRAGON Health, “el objetivo de esta jornada es visualizar las dificultades de sostenibilidad económica que en el momento actual tienen los sistemas de salud y ver la necesidad que tienen de introducir mejoras organizativas que los hagan más eficientes”. “Se necesitan –destacó Mikel Alvarez- algunas redefiniciones que permitan garantizar los principios de salud universal, de salud para todos” .

El Ararteko, Iñigo Lamarca, ha expuesto algunas de las principales quejas que recibe por parte de los ciudadanos del sistema de salud de Euskadi y ha recordado que “el derecho a la salud es el más importante y es un derecho humano que pertenece a todos los individuos”. “Por ello –ha concluído-, tanto el Departamento de Salud como Osakidetza deben velar por salvaguardarlo a todos lo ciudadanos”.

Tras la exposición del Ararteko, la Jornada constaba de dos Mesas Redondas que profundizaban sobre dos vertientes bien diferenciadas: “Nuevos Modelos de Prestación de los Servicios Sanitarios” y “Los Ciudadanos y la Tecnología sanitaria”, pretendiendo siempre que el protagonista y eje de todo el sistema de salud sea el ciudadano.

Respecto a la primera mesa redonda, se han presentado los nuevos modelos de servicios sanitarios. “Existe una necesidad de adaptar el sistema sanitario, que viene provocada por la evolución demográfica, la rápida evolución epidemiológica de algunas enfermedades, la innovación tecnológica y social, así como por el incremento de las expectativas del paciente”, ha expuesto el moderador de la mesa, Andoni Arzelay, Jefe del Servicio de Integración Asistencial y Cronicidad de Osakidetza.

Esta mesa ha estado integrada por Jaume Sellarès, director de EAP SARDENYA, que ha presentado un nuevo sistema de autogestión en atención primaria con equipos propios que trabajan exclusivamente para el sistema público de salud; César Pascual, director gerente del Hospital Universitario Marqués de Valdecilla; Roberto Nuño, director de O+Berri (Instituto Vasco de Innovación Sanitaria); Pilar Regúlez, directora médica de la OSI Barrualde-Galdakao y Amaia Etxebarria, directora de Integración Asistencial de la OSI Barrualde-Galdakao.

En la segunda mesa redonda de la Jornada “Los Ciudadanos y la Tecnología sanitaria” moderada por Antonio Arraiza, Director de Asistencia Sanitaria de Osakidetza, los ponentes han orientado sus discursos a destacar el efecto de la introducción de nuevas tecnologías en el sector sanitario que permitan mejorar la atención individual y grupal de los pacientes. Unas tecnologías que permitan una mayor participación del paciente en sus procesos de salud, de manera que el paciente sea más responsable y activo con su salud.  

En este contexto, han participado Asier Aztiria, coordinador del Grado de Ingeniería Biomédica de Mondragon Unibertsitatea; Jose Miguel Azkoitia, director de Desarrollo y Negocio en TECNALIA SALUD; Miguel Ogueta, subdirector de información sanitaria y gestión de Osakidetza; Aitor Ezkerra, responsable del Departamento de microsistemas de IKERLAN y Amaia Benito, antropóloga de H-Enea Living Lab de ACEDE-Cluster del Hogar.

Todos ellos coinciden, tal y como ha expresado Asier Aztiria, en que “estamos pensando en diseñar un producto destinado al usuario final que es el paciente” buscando aplicar la innovación tecnológica en la accesibilidad del paciente a nuevas soluciones que mejoren su calidad de vida.

Tras las dos mesas redondas, la Jornada ha concluido con un turno de preguntas por parte de los asistentes a los ponentes y la exposición de las Conclusiones del encuentro por parte de Jon Guajardo, Director Gerente de Osakidetza Barrualde – Galdakao. “Iñigo Lamarca, el Ararteko, nos ha hecho reflexionar en los aspectos que están más cercanos al paciente, una de las claves de la propia jornada, el ciudadano tiene una necesidad de información mayor que la que les solemos ofrecer y de una manera más cercana. Por otro lado, el tema del trato y la relación con el paciente, que en ocasiones, no es lo suficientemente cercana” ha explicado Jon Guajardo.

Respecto a la primera mesa, “el sistema sanitario público que existe actualmente, y en Osakidetza concretamente, es un modelo universal, gratuito y de una calidad muy alta, por eso tenemos que intentar trabajarlo y mantenerlo para las próximas generaciones. Aunque paralelamente haya que trabajar por mejorarlo, y fijarnos en modelos que ya se utilizan en otros países, con una mayor coordinación entre los profesionales y buscando que el paciente sea principal eje”, explica Guajardo.

“En la mesa relacionada con la tecnología se han dado muestras de que en Euskadi existe una inquietud importante dentro de lo que es la industria y la investigación en el ámbito sanitario, para dar servicio a los profesionales pero también al ciudadano. Se está trabajando por facilitar la relación entre profesionales y ciudadanos, mejorar el acceso a la documentación y facilitar los trámites administrativos”, concluye Guajardo.

——————————————————————————

redaccion@gipuzkoadigital.com  GipuzkoaDigital.com    4 Diciembre 2014

Donostia San Sebastián

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

SUBIR