Donostian, azaroan. Donostiako Udalak, sektoreko eragile eta euskara elkarteekin batera, “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” proiektua martxan du hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Miren Azkarate 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez “euskararen erabilera sustatu nahi dugu hiriko establezimenduetan. Bezeroak euskaraz ere artatuak izango direla bermatu nahi dugu, eta horretarako baldintzak bete eta egitasmoarekin bat egiten duten establezimenduak eranskailu batekin identifikatzen ditugu. Horri esker, bezeroek identifikatutako establezimendu horietan euskaraz egin dezaketela jakingo dute”. Duela bi urte abian jarritako egitasmoa zabaltzen eta gorpuzten joan da eta egun 1.098 saltegik bat egin dute egitasmoarekin.
2016an Gros, Egia, Loiolako Erribera eta Amara Berriko saltegiak bisitatu dira “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” proiektua fase ezberdinetan eta eremuka gauzatzen ari da. Aurten Gros, Egia, Loiolako Erribera eta Amara Berriko establezimenduak bisitatu dira eta 503 atxiki dira egitasmora ( Grosen 289, Egian 70, Amara Berrin 137 eta Loiolako Erriberan 7). Proiektuan parte hartzeko baldintza bakarra bete behar dute: bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna izatea eta, era berean, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartzea.
Horrela, baldintza hori bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jartzen dute kalera begira (atean edo erakusleihoan). Behin establezimendua identifikatuta, bezeroek eranskailua ikustean, bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezakete.
Egitasmo hau abian jarri zenetik 4.108 establezimendu bisitatu dira eta horietatik 1.712 saltegik, %41,67, baldintzak betetzen dituzte, hots, bezeroei arreta eskaintzen diren langileen erdiak euskaldunak dira. Baldintzak betetzen dituzten 1.712 horietatik, %64, hots, 1098 saltegi atxiki dira egitasmora.
Herritarrek euskara erabiltzeko urratsa eman dezaten lehiaketa antolatu da Donostiako Udalak herritarrak animatu nahi ditu, establezimenduetan oro har eta horietan bereziki, euskara erabiltzera. Miren Azkarate, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, “Udalak erraztasunak eman nahi dizkio euskara erabili nahi duen herritarrari eta horretarako ari da identifikatzen zerbitzua euskaraz eman dezaketen saltegiak. Horrekin batera, garrantzitsua iruditzen zaigu donostiarrak animatzea hiriko denda eta establezimenduetan euskaraz egitera eta asmo horrekin antolatu dugu lehiaketa hau”.
“Nik hemen ere euskaraz” kanpaina/lehiaketa abian da Gros, Egia, Amara Berri eta Loiolako Erriberan eta azaroaren 26ra arte iraungo du. Auzo horietan identifikatu diren eta lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduetako bezeroek “Truke-txartel” bat jasoko dute euskara erabiltzeagatik establezimendu horretan. Txartel hori saritua izan den jakiteko Donostiako kaleetan jarriko diren postu ibiltariren batera joan beharko da. Postu horietan panel bat egongo da zenbakiekin eta truke-txartela duenak horietako bat aukeratuko du saria eskuratu ahal izateko. 2.000 euro banatuko dira saritan ( 40 euroko 50 erosketa txartel). Irabazleek truke-txartela eskuratu zuen establezimenduan gastatuko dute dirua. Sari horiez gain, beste hainbat produktu sorta (poltsak eta abar) lortzeko aukera egongo da.
Postu ibiltariak ondoko leku eta egunetan jarriko dira:
Azaroaren 11n, ostirala, Groseko Nafarroa Beherea plazan ( 17:30-21:30)
Azaroaren 12an, larunbata, Egiako Luis Martin Santos plazan ( 10:30-14:30)
Azaroaren 19an, larunbata, Loiolako Erriberako Bartzelona Hirib. 20an ( 10:30-14:30)
Azaroaren 25an, ostirala, Amara Berriko Amara plazan ( 17:30-21:30)
Azaroaren 26an, larunbata, Amara Berriko Madril etorbidearen 16an ( 10:30-14:30)
Horrez gain, eta kontuan hartuta Intxaurrondo, Parte Zaharra, Antigua, Erdialdea eta Amaran ere aurretik identifikatutako establezimenduak badaudela, komunikazio kanpaina orokorragoa egingo da hainbat hedabide eta sare sozialetan. Egitasmora atxiki diren establezimendu guztiak www.donostiaeuskaraz.eus web orrian jarritako mapa interaktiboan aurki daitezke.
“Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoa Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak garatzen du sektoreko eragileekin Donostiako Sustapena, San Sebastian Shops, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Gipuzkoako Ostalarien Elkartea eta euskararen alde lan egiten duten zenbait elkarte eta auzoetako euskara batzordeekin.
Irudia eta errentagarritasuna hobetzeko modua Donostiako merkataritzaren bezero garrantzitsuenak donostiarrak eta gipuzkoarrak izanik (%71,9) eta kontuan hartuta hauen euskararen ezagutza (donostiarren %40,6 euskalduna da eta %28,6 ia-euskalduna, eta Gipuzkoarren %53,7 euskalduna da eta %22,7 iaeuskalduna), euskaraz hitz egiteko eskaintza bermatuz gero, bezero euskaldunari zerbitzu hobea eskainiko zaio, eta negozioa errentagarriagoa izango da.
………………………………………………………
El Ayuntamiento de Donostia San Sebastián, junto a agentes del sector y asociaciones de euskera, tiene en marcha el proyecto “Merkataritzan eta Ostalaritzan ere euskaraz” con el objetivo de promover el uso del euskera en el sector comercial, hostelero y de servicios de la ciudad.
Miren Azkarate Concejala delegada de Capitalidad 2016, Cultura, Euskera y Educación ha señalado “queremos impulsar el uso del euskera en los establecimientos de la ciudad. Queremos garantizar que los clientes puedan ser atendidos también en euskera, y por ello estamos identificando con un distintivo los establecimientos que cumpliendo los requisitos se adhieren al proyecto. Así, la clientela conocerá cuales son los establecimientos en los que puede hablar en euskera”. El proyecto iniciado hace dos años se está desarrollando con gran solidez y en la actualidad 1.098 establecimientos participan en el mismo.
Este proyecto “Merkataritzan eta Ostalaritzan ere euskaraz” se lleva a cabo en diversas fases por zonas de la ciudad. Este año se han visitado todos los establecimientos de Gros, Egia, Amara Berri y Riberas de Loiola y han sido 503 ( 289 en Gros, 70 en Egia, 137 en Amara Berri, y 7 en Riberas de Loiola) los que se han adherido al proyecto. Los establecimientos que deseen participar en esta iniciativa deben de cumplir un requisito: al menos la mitad del personal que trabaja de cara al público tiene que ser capaz de hablar correctamente en euskera y, además, deberá comprometerse a realizar la primera palabra en euskera.
Los establecimientos que cumplan con este requisito y deseen participar en esta iniciativa deberán colocar un distintivo en el exterior de sus negocios ( en la puerta, escaparate o en un lugar visible) para que la clientela sepa que tendrá la opción de ser atendida en euskera. También se les ofrece un soporte donde pueden colocar el horario del establecimiento.
Se ha organizado un concurso para animar a la clientela a que utilice el euskera
Desde el Ayuntamiento de Donostia/ San Sebastián se pretende animar a la ciudadanía a que utilice el euskera en los establecimientos del comercio y la hostelería de la ciudad, y especialmente en aquellos en los que se ha colocado el distintivo “ hemen ere euskaraz”.
Miren Azkarate, concejala delegada de 2016, Cultura, Euskera y Educación, ha señalado que “desde el ayuntamiento se pretende dar facilidades para que las personas se animen a hablar en euskera y para ello se es importante identificar aquellos establecimientos donde la gente va a tener la opción de ser atendida en euskera. Queremos animar a la gente a que utilice el euskera en los establecimientos de la ciudad y hemos organizado un concurso con ese objetivo”.
El Concurso “Nik hemen ere euskaraz” estará en marcha hasta el 26 de noviembre en Gros, Egia, Amara Berri y Riberas de Loiola. Hay 2.000 euros en premios ( 50 vales de compra de 40 euros). Las personas agraciadas podrán gastar esa cantidad de dinero en el establecimiento en el que hayan adquirido dicho vale. Además de estos premios, habrá la posibilidad de conseguir algunos otros obsequios ( bolsas, globos, etc.).
Lugar y hora de los puestos itinerantes:
- 11 de noviembre, viernes, plaza Nafarroa Beherea (Gros) ( 17:30-21:30)
- 12 de noviembre, sábado, plaza Luis Martin Santos (Egia) ( 10:30-14:30)
- 19 de noviembre, sábado, Av. de Barcelona 20 (Riberas de Loiola) ( 10:30-14:30)
- 25 de noviembre, viernes, junto al Amara Plaza ( Amara Berri) ( 17:30-21:30)
- 26 de noviembre, sábado, Av. de Madrid 16 ( Amara Berri) (10:30-14:30)
Ayuntamiento de Donostia – San Sebastián
…………………………………………………………………………………
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 7 Noviembre 2016
Donostia San Sebastián
Foto GipuzkoaDigital.com Donostia San Sebastián
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com