Karabeleko etxalde esperimental aurrendariak agroekologia eta kolektibo zaurgarrien gizarteratzea bultzatuko ditu
FOTO: Intxauspe-Urkia-Encinas-Goikoetxea-Perez-Sabalza-
- Ekonekazaritzako etxalde esperimental bakarra da kantauriar isurialdean. Bertan espezie eta barazki mota ugari, tokikoak nahiz exotikoak, aztertzen dituzte, ekoizle ekologikoei aholkularitza eman ahal izateko
- Lan esperimentala garatzeaz gain, irabazi-asmorik gabeko elkarte honek agroekologiaren balioak zabaldu nahi ditu eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta beste kolektibo batzuek errehabilitazio psikosoziala landu
Karabeleko etxalde agroekologikoa inauguratu dute gaur Hernanin, ekonekazaritzan diharduen zentro esperimental aurrendaria. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateek elkarlanean sortu dute kantauriar isurialdean bakarra den proiektu hau. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da Karabeleko, eta esperimentazio lanaz gain, barazkigintza ekologikoaren ekoizpena eta kontsumoa sustatu nahi ditu, bai eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta beste kolektibo zaurgarri batzuek errehabilitazio psikosoziala landu ere.
Karabelekoko presidente eta Blasenea mintegiko arduradun Iban Sabalzak aditzera eman duenez, publikoari irekia dagoen esperimentazio zentro honetan “barazki espezie eta barietate ugariren portaera aztertzen da, kantauriar zonako ekoizle ekologikoei aholkularitza eskaini ahal izateko”.
Etxaldeko arduradunek proiektua aurkeztu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako zuzendari nagusi Txelo Pérezekin eta Hernaniko alkate Luis Intxausperekin. Foru ordezkariak Karabeleko bezalako proiektuen balio azpimarratu du, “buru gaixotasuna duten pertsonak ikusarazi eta estigma murrizten laguntzen dutelako”. Bestalde, Intxauspek proiektua abian jarri dute hiru entitateen lankidetza goraipatu du, eta elkarte honek “lehen sektoreari, buru osasunari eta elikadura osasuntsuari” bultzada ematen diola adierazi du.
Kantauriar isurialdeko lehenengo zentro esperimental ekologikoa
Etxaldeko instalazioetan barazki eta landare jangarri ugari ekoizten dituzte, bai tokikoak eta bai kanpokoak, guztiak ekologikoki hazitakoak. Instalazioak publikoari irekita daude, eta ekoizle amateur nahiz profesionalen topagune bilakatzeko asmoa du Karabelekok. Bertaratuek, espezie eta barazki barietate ugariren hazkuntza behatu eta komentatzeko aukera izango dute.
“Proiektuaren helburua gure lurraldera egokitutako ekonekazaritza eredua indartzea da, gure biodibertsitatea babesteko, jatorrizko barietateak berreskuratzeko eta kanpokoen hazkuntza aztertzeko, gure baratzeak aberastu asmoz”, argitu du Sabalzak.
Adibidez, 35 mota tipula, 60 tomate, 20 bat berenjena mota, eta beste horrenbeste piper, letxuga eta hosto jangarridun landare aztertzen ari dira egun, besteak beste. “Esperimentazio lan honek barietate gama zabaltzea du helburu, baita gure zonako barazki eskaintza hedatzea ere, %100 ekologikoa den produkzio eredua oinarritzat hartuz”.
Esperimentaziorako espazio honetan nekazaritza ekologikoan eragina duten alderdi oro aztertuko dira; esate baterako, lur motak, ongarriak, plastiko biodegradagarriak eta intsektu eta onddoen izurriteei aurre egiteko produktuak.
Etxalde terapeutikoa
Buru osasun arazoak dituzten pertsonentzako eta baztertze egoeran daude beste kolektibo batzuentzako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bada Karabeleko.
Agifesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, Karabelekoren funtsezko helburuetako bat bete dadin bermatzen du: “buru osasun arazoa duten pertsonen errekuperazioa bultzatzea, eurei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea, eta buru gaixotasunaren inguruko sentsibilizazio soziala lantzea”, jakinarazi du Ruth Encinas Agifeseko gerenteak.
Horretarako, gaixotasun mentala duten pertsonen errekuperazioa eta euren autonomia eta garapen pertsonala lantzeko jarduerak sustatzen ditu Agifesek.
Agifeseko arduradunak aipatu duenez, “egun, buru nahasmendua duten 30 pertsona inguruk parte hartzen dute etxaldearen kudeaketan, eta astero preso talde bat ere etortzen da Iresgi Gizarteratze eta Biktimologiako Euskal Institutuaren bitartez.
Agroekologiari bultzada ematea
Iker Goikoetxea Kimu Bat-eko teknikariak nabarmendu du agroekologiaren balioak suspertu nahi dituela Karabelekok. “Nekazaritza eredu ez industrializatua sustatu nahi dugu, elikadura subiranotasunaren alde lan egin eta nekazaritza ekologikoaren garrantziaz sentsibilizatu”. Pertsonak ere funtsezkoak da proiektu honetan, euren ongizatea bilatzen baitu. Horrez gain, ingurunean eragina izan nahi du Karabelekok, eta ekonekazaritzaren ekoizpen eta kontsumo-kultura hedatu, sektoreko eragileekin lankidetza eginez eta herritarrekin harreman zuzena landuz.
Kanpoko laguntzeko mendekotasunik izango ez duen proiektua izan nahi du Karabelekok; eta beraz, bezeroekiko gertutasunezko komertzializazio bideak garatzen ari dira. 640 m2ko salmenta-espazioa dago etxaldean, eta bertan sukaldaritza-landareak, landare apaingarri eta aromatikoak, tokikoak nahiz exotikoak; barazkiak, haziak, fruta-arbolak, ongarriak, intsumoak eta erremintak daude salgai, besteak beste; bai partikularrentzat eta bai kolektiboentzat. Era berean, kontsumo taldea dago, eta astero-astero baratzeko produktuekin osatutako otarrak jasotzen dituzte kideek.
————————————————————————–
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 2 Octubre 2014
Donostia San Sebastián