×

Donostia San Sebastián Euskadi Basque Country

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL

Envía tu noticia Local Digital de Gipuzkoa a redaccion@gipuzkoadigital.com

“Si vives haciendo anuncios del pequeño comercio, no digas que te viste una gran multinacional, haces el ridículo” Mastropiero

  • Realizamos suplementos publicitarios Locales Digitales y nos gustan Las Piedras de la Playa de Ondarreta
Construcciones metálicas GureaAstigarraga

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales. Facebook para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com

Karabeleko_saria

Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak Biodibertsitatearen IV. Barraskilo Saria jaso du

Foto Karabeleko_saria 
  • Euskal Gastronomia Kofradiak aintzat hartu du Karabelekok nekazaritza ekologikoaren eta barazki barietate ugariren inguruan gauzatzen duen esperimentazio lana

 

  • Publikoari irekitako zentroa da Karabeleko, eta horrelako besterik ez dago kantauriar isurialdean; bertan tokiko eta atzerriko barazki espezie eta barietateak aztertzen dira kantauriar isurialdeko ekoizle ekologikoei aholkularitza eskaintzeko

 

  • Esperimentazio lana garatzeaz gain, irabazi-asmorik gabeko elkarte honek agroekologiaren balioak zabaldu nahi ditu, eta buru gaixotasuna duten pertsonen nahiz baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuen errehabilitazio psikosoziala bultzatzen du

 

Euskal Gastronomia Kofradiak IV. Barraskilo Saria eman dio gaur Karabelekori, nekazaritza ekologikoaren inguruan egiten duen esperimentazio lana dela eta. Duela sei hilabete jaio zen ekonekazaritza etxalde hau, Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateek bultzatuta, eta arduradunek esker ona adierazi dute biodibertsitatearen azterketan aurrera egiteko bultzada eman dien “aintzatespen garrantzitsu honengatik”. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honen helburua da barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura bultzatzea, baita buru gaixotasuna duten pertsonen eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuen errehabilitazio psikosoziala lantzea ere.

 

Aurreko urteetan Barraskilo Saria honakoek jaso dute: Cristina Eneak (2011), Gisasi Gipuzkoako hazleen elkarteak (2012), eta Antzuolako Lapatza baserriko Tomás Larrañaga nekazariak (2013). Saria barraskilo forma duen egurrezko irudia da, artisau gipuzkoar batek egina. Kontsumo-ohituren jasangarritasunaren defentsa irudikatzen du, baita bizitza lasaiagoa eramateko apustua ere, horrek ongizatea lortzen laguntzen baitigu.

 

Donostiako udaletxean burututako ekitaldian hainbat herrialdetako 22 kofradiatako ordezkariek parte hartu dute. Saria banatzeaz gain, Ohorezko Kofradiakide berriak tronuratu ditu Euskal Gastronomia Kofradiak: Gilbert Dalla Rosa, Slow Food Bearne-eko presidentea; David López, Donostiako Kokotxa jatetxekoa, eta Jesus Mª Ormaetxea, Idiazabal Gaztaren Kofradiako presidentea.

 

Kantauriar isurialdeko lehenengo zentro esperimental ekologikoa

 

Etxaldeko instalazioetan barazki eta landare jangarri ugari ekoizten dituzte, bai tokikoak eta bai kanpokoak, guztiak ekologikoki hazitakoak. Instalazioak publikoari irekita daude, eta ekoizle amateur nahiz profesionalen topagune bilakatzeko asmoa du Karabelekok. Bertaratuek, espezie eta barazki barietate ugariren hazkuntza behatu eta komentatzeko aukera dute. Azken hilabeteotan 35 mota tipula, 60 tomate, 20 bat berenjena mota, eta beste horrenbeste piper, letxuga eta hosto jangarridun landare aztertu dituzte, besteak beste. Esperimentazio lan horrek barietate gama zabaltzea du helburu, baita gure lurraldeko barazki eskaintza hedatzea ere, %100 ekologikoa den produkzio eredua oinarritzat hartuz.

 

Buru osasun arazoak dituzten pertsonentzako eta baztertze egoeran daude beste kolektibo batzuentzako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bada Karabeleko. Agifesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, Karabelekoren funtsezko helburuetako bat bete dadin bermatzen du: buru osasun arazoa duten pertsonen errekuperazioa bultzatzea, eurei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea, eta buru gaixotasunaren inguruko sentsibilizazio soziala lantzea.

 

Kanpoko laguntzekiko mendekotasunik izango ez duen proiektua izan nahi du Karabelekok; eta beraz, bezeroekiko gertutasunezko komertzializazio bideak garatzen ari dira. Salmenta-espazioa dago etxaldean, eta bertan sukaldaritza-landareak, landare apaingarri eta aromatikoak, tokikoak nahiz exotikoak; barazkiak, haziak, fruta-arbolak, ongarriak, intsumoak eta erremintak daude salgai, besteak beste; bai partikularrentzat eta bai kolektiboentzat. Era berean, kontsumo taldea dago, eta astero-astero baratzeko produktuekin osatutako otarrak jasotzen dituzte kideek.

———–

La finca agroecológica Karabeleko es galardonado con el IV Premio Caracol de la Biodiversidad

 

  • La distinción, otorgada por la Cofradía Vasca de Gastronomía, pone en valor el trabajo experimental de Karabeleko y su estudio de variedades hortícolas

 

  • Karabeleko es un centro abierto al público, único en toda la vertiente cantábrica, en el que se analiza el comportamiento de especies y variedades hortícolas autóctonas y exóticas para poder asesorar a los productores ecológicos de la vertiente cantábrica

 

  • Además de desarrollar su labor experimental, esta asociación sin ánimo de lucro pretende divulgar los valores de la agroecología y promover la rehabilitación psicosocial de las personas con enfermedad mental y de otros colectivos en riesgo de exclusión

 

La Cofradía Vasca de Gastronomía ha entregado hoy el IV Premio Caracol de la Biodiversidad a Karabeleko, para distinguir su labor como centro experimental dedicado a la agricultura ecológica. Esta es la primera distinción que recibe Karabeleko en su corta trayectoria, de apenas seis meses. Los responsables de esta finca agroecológica quieren transmitir su alegría y agradecimiento por haber sido elegidos, al tiempo que destacan que este reconocimiento les animará a seguir trabajando por la biodiversidad. Karabeleko ha iniciado su andadura este mismo año gracias a la unión de esfuerzos de Agifes, Blasenea y Kimu Bat. Esta asociación sin ánimo de lucro pretende promover la cultura de producción y consumo de horticultura ecológica, así como la rehabilitación psicosocial de personas con enfermedad mental y de otros colectivos en situación de exclusión.

 

En años anteriores, el Premio Caracol de la Biodiversidad ha recaído en Cristina Enea (2011), en Gisasi, la asociación de criadores de Gipuzkoa (2012), y en el nekazari Tomás Larrañaga, del Caserío Lapatza de Antzuola. El premio consiste en una preciosa figura de madera con forma de caracol, elaborada por un artesano guipuzcoano, que representa la defensa de la sostenibilidad en los hábitos de consumo, pero también la apuesta por una vida más pausada para alcanzar un mayor bienestar.

 

Además de la entrega de este premio, celebrada en el Ayuntamiento donostiarra con la participación de representantes de 22 cofradías de varios países, la Cofradía Vasca de Gastronomía ha procedido a la entronización de los nuevos Cofrades de Honor: Gilbert Dalla Rosa, presidente de Slow Food Bearne; David López, del restaurante Kokotxa de Donostia, y Jesus Mª Ormaetxea, presidente de la Cofradía del Queso Idiazabal.

 


Primer centro experimental ecológico en la vertiente cantábrica

 

En las instalaciones de Karabeleko se producen una amplia selección de hortalizas y plantas culinarias, tanto autóctonas como exóticas, todas ellas en cultivo ecológico. La finca tiene sus puertas abiertas tanto a horticultores amateur como a profesionales, para que dispongan de un punto de encuentro en el que puedan observar y comentar el desarrollo de infinidad de especies y variedades hortícolas, identificadas y cultivadas in situ. En los últimos meses se ha analizado el cultivo de 35 tipos de cebollas, 60 de tomates, unas 20 variedades de berenjenas, de pimientos y otras tantas de lechugas y plantas de hojas comestibles. Este tipo de experimentos tienen como fin contribuir a la ampliación de la gama varietal y la oferta hortícola de la que disponemos en nuestra zona, en base a una producción 100% ecológica.

 

Karabeleko funciona también como centro de rehabilitación psicosocial para personas con problemas de salud mental y para otros colectivos en situación o riesgo de exclusión. La participación de Agifes (Asociación Guipuzcoana de Familiares y Personas con Enfermedad Mental) en esta entidad forma parte de sus objetivos fundacionales, que son impulsar la recuperación de las personas con enfermedad mental, favorecer su inclusión en la comunidad y su inserción laboral, y sensibilizar a la sociedad en torno a la enfermedad mental.

 

Karabeleko aspira a convertirse en un proyecto autosuficiente, para lo que se están desarrollando diversas vías de comercialización basadas en la proximidad con el cliente. En la finca disponen de un espacio de venta en el que ofrecen plantel hortícola, plantas culinarias, ornamentales y aromáticas, tanto autóctonas como exóticas, así como hortalizas, semillas, frutales, abonos, insumos y herramientas, entre otros productos que van dirigidos tanto a particulares como a colectivos. Asimismo, Karabeleko cuenta con un grupo de consumo al que distribuye semanalmente los productos de temporada cultivados en las huertas.

———————————————————

redaccion@gipuzkoadigital.com  GipuzkoaDigital.com    14 Diciembre 2014

Donostia San Sebastián

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

SUBIR