- Minutuak abestiak erabaki onak garaiz hartzeak duen garrantziari buruz hitz egiten du.
- Eñaut Gaztañagak nahastu eta masterizatu du abestia Gaztain Estudioetan (Zestoa), eta Ane Berriotxoak egin du bideoklipa.
- Datorren azaroaren 22an argitaratuko du artistak Lore, estudio bere bigarren albuma, eta abenduaren 30ean eskainiko du birako lehenengo kontzertua, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
JANUS LESTER Minutuak abestiarekin itzuli zaigu musika-agertokira. Dagoeneko entzungai dago plataforma digitaletan, eta datozen hilabeteetan etorriko denaren pintzelada bat da.
Errepide bidezko bidaia luzeetan, hausnartzeko leku aproposa izan ohi da atzeko eserlekua. Horixe gertatzen da Minutuak abestian ere. “Bidegurutzeek eragiten duten kezkak eta hartu gabeko erabakien zamak iheslari bihurtzen gaituzte, baina ez dago aurrera jarraitu beste biderik.Ihesean ari garen bitartean, minutuek ez dute segundo bat bera ere galtzen”, dio Jokin Pinatxok.
Bere lehendabiziko diskoan, JANUS LESTER musika-gurutzaldi bat dela genioen eta, itsas-bidaia horretan, kapitain-txanodun gure protagonista eta bere taldea itsasontzi bateko ispilu-boladun dantzaleku batean jartzen ziren, musika-portuetan geldialdiak egin eta hainbat lagun bisitatzeko, hala nola Daft Punk, Arcade Fire, Arctic Monkeys, Tony Manero, Cher, Sam Cooke, Morgan eta Nil Rodgers.
Aurrerapen honekin, iragartzen digu bere bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin. Azaroaren 22an emango dute argitara Lore diskoa.
Jokin Pinatxok, Garazi Esnaolak eta Eñaut Gaztañagak ekoiztu dute Minutuak, eta Gaztain Estudioetan (Zestoa) grabatu da. Ane Berriotxoak arduratu, bestalde, bideoklipa zuzentzeaz.
JANUS LESTERRI buruz
Jokin Pinatxok librepentsalariaren profila betetzen du: sormen handikoa, dibertigarria, anbiziotsua maila artistikoan, eta lasaia eta atsegina maila pertsonalean. Beratik datorkigu –metro koadro bakoitzeko musikari gehien duen Euskal Herriko herria–, ahots bakan eta berezi batekin, eta erritmo sinkopatu nahaste handiarekin, arima beltz, elektroniko, folk edo poparekin.
Talde ikusgarria du JANUS LESTERREK. Jokinekin batera, Garazi Esnaolak (teklatua), Mattin Arbelaitzek (bateria), Julen Suárezek (tronpeta), Andoni Arriolak (tronboia), Julen Barandiaranek (baxua) eta Javier Echarrik (gitarra) osatzen dute taldea.
Urte eta erdiko biran, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte haztea lortu du. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.
- Remitido y fotos https://www.nereakortabitarte.com/
- redaccion@gipuzkoadigital.com 19 Octubre 2024
- https://gipuzkoadigital.com/
JANUS LESTER presenta Minutuak, el primer single y videoclip de su próximo álbum.
- Minutuak habla de la importancia de tomar a tiempo buenas decisiones.
- La canción ha sido mezclada y masterizada por Eñaut Gaztañaga en Gaztain Estudioak (Zestoa) y el videoclip está realizado por Ane Berriotxoa.
- El artista publicará su segundo álbum de estudio titulado Lore el próximo 22 de noviembre y el 30 de diciembre ofrecerá el primer concierto de la gira en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia.
JANUS LESTER regresa a la escena musical con Minutuak, una canción que ya puede escucharse en plataformas digitales y que supone una pincelada de lo que vendrá en los próximos meses.
En los largos viajes por carretera el asiento de atrás suele ser un buen lugar de reflexión. Así ocurre también en la canción Minutuak. “La preocupación que generan las encrucijadas y la carga de decisiones no tomadas nos convierten en fugitivos, pero no hay otro camino más que hacia adelante. Mientras andamos escapando, los minutos no pierden ni un segundo“, afirma Jokin Pinatxo.
En su primer disco hablábamos de JANUS LESTER como un crucero musical en el que nuestro protagonista con gorro de capitán y su gran banda, se ponían en la pista de baile de un barco con bolas de espejo para ir parando en puertos musicales y visitar a amigos como Daft Punk, Arcade Fire, Arctic Monkeys, Tony Manero, Cher, Sam Cooke, Morgan o Nil Rodgers.
Con este adelanto nos anuncia que su segundo disco va a sonar diferente, más maduro, más rico en arreglos y con referencias anglosajonas claras que acercan a bandas como Munford & Sons o Stromae sin perder un ápice de personalidad. Lore se publicará el 22 de noviembre.
La producción de Minutuak ha corrido a cargo de Jokin Pinatxo, Garazi Esnaola y Eñaut Gaztañaga y se ha grabado en Gaztain Estudioak (Zestoa). El videoclip ha sido dirigido por Ane Berriotxoa.