CONCIERTOS CONFIRMADOS
26 de SEPTIEMBRE – SANAGUSTIN KULTURGUNEA (Azpeitia) https://entradas1.tomaticket.es/es/events/grises-unclose
9 de OCTUBRE – JIMMY JAZZ (GASTEIZ) + XABI BANDINI https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=29812&siteID=jimmyjazz
Gipuzkoako Grises taldea bueltan da. Gaztañaga anai-arrebek, Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra), eta Alejandro Orbegozo (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatutako taldea “Talisman” seigarren diskoa plazaratzeko atarian dago. Abeslari eta bandako produktore den Eñaut Gaztañagak berak Gaztain estudioetan grabatu eta nahastuta Víctor Cabezuelo ( Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekizaren ( Willis Drummond, Ekiza, EraBatera…) kolaborazioekin.
Aurtengo udaberrian, mundu mailako pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten kaleratze eta biraren aurretik, azken lan honetako bi kanta aurreratu zituzten, “Veneno” eta “Amazonia arde”, eta orain, inoiz baino indar handiagoz ekin nahi diote garai berri honi.
Bere ibilbidean etenaldi labur bat egin ondoren, Grises bueltan da, estatuko zuzeneko proposamen interesgarrienetako baten funtsa aldatu gabe, soinuaren planteamendu berri batekin eta hitzei protagonismoa kendu gabe.
“El Hombre Boligrafo” (2011) lehen lanak indie anglosaxoi tradizionalenetik edaten zuen -; “No se alarme señora, soy soviético” (2013) lanak unibertso dantzagarriago bat esploratzen zuen-; “Animal” (2014) – lan esanguratsuak hau berretsi zuen, proiekzioa zuen talde izatetik ezinbesteko bihurtzeraino. ”Erlo” (2016) – grabaziorik esperimentalena, elektronikoena eta uda usain handikoa -; eta “De Peces y Árboles” (2018) – non ahotsek eta hitzek inoiz baino garrantzia handiago hartu zuten.
Zestoakoek berriro ekingo diote lan berri honekin beren asmo primitiboenei: ikus-entzuleek dantza egitea da hemen helburua. Hala aritu dira orain arte, eta elektro-pop kementsu eta itsaskor baten erritmoan merezitako lekua lortu dute estatuko jaialdi garrantzitsuenetan (BBK Live, Sonorama, Arenal Sound, Low Festival, Ebrovisión,…) merezitako lekua ireki zein areto mitikoenetan (Joy Eslava, Apolo, Razzmatazz…).
- Remitido
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 25 Septiembre 2020
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
FOTO https://GipuzkoaDigital.com