Gipuzkoako Erizainen Kolegioa haserre agertu da Erizaintza Geriatrikoan sartzeko probetan hautemandako irregulartasunengatik
Gipuzkoako Erizainen Kolegioa haserre agertu da Erizaintza Geriatrikoan sartzeko probetan hautemandako irregulartasunengatik
- Joan den asteburuan Gipuzkoako 168 erizain aurkeztu ziren Madrilen asteburu horretan Erizaintza Geriatrikoko Erizain Espezialista titulua eskuratzeko egin zen probara. Guztiek esperientzia handia zuten arlo horretan.
- Erizaintzako Kontseilu Nagusiaren eskutik eta Erizaintzako Estatuko Mahaitik, Kolegioak dagozkion legezko ekintzak abiarazi ditu, izan ere, “azterketa ez zen bat etorri erizaintza geriatrikoko jardunaren errealitatearekin eta hori zen, berez, ebaluatu nahi zena”, azpimarratu du Pilar Lecuona GEKOko Lehendakariak.
Gipuzkoako Erizaintzako Kolegio Ofizialak (GEKO) eskumeneko agintarien aurrean adierazi du, Erizaintzako Estatuko Mahaiaren estutik (Erizaintzako Kontseilu Nagusiak eta SATSE sindikatuak osatzen dutena), erizaintza geriatrikoko espezialitatera sartzeko ezohiko probaren edukiak espezialitate horri dagokion prestakuntza-programatik aparteko edukiak zirela.
Proba Hezkuntza, Osasun eta Kultura Ministerioak deitu zuen eta urriaren 19an eta 20an egin zen Madrilen. Lehen aldia zen erizaintza geriatrikoan lan egiten duten Gipuzkoako erizainentzat (horietako asko hamar urteko eta hogei urteko esperientziadunak) espezialista titulua eskuratzeko ezohiko deialdira jotzen zutena, 2005ean Errege Dekretuz onartu zenetik.
Proba horretara Gipuzkoako 168 erizain aurkeztu ziren. Gipuzkoako Erizainen Kolegioak hainbat kexa jaso ditu parte hartu zuten erizainen eskutik. Erreklamazio guztietan adierazten denez, azterketako edukia ez dator bat, inondik ere, geriatria arloan aritzen diren erizainen prestakuntza eta eguneroko jardunarekin.
“Probako galderek ez zuten zerikusi zirkinik ere erizaintza geriatrikoko jardunarekin eta espezialitate horretako ikuspuntuarekin. Horregatik, gure esku dauden ekintza guztiak abiaraziko ditugu proba horretara aurkeztu ziren profesional guztientzat erabat bidegabekoa den egoera hori ebazteko. Guztiak aritu dira hainbat hilabetez eduki ofizialak prestatuz. Azkenik, ordea, azterketak ez zuen eduki horrekin bat egin” azpimarratu du Pilar Lecuona GEKOko Lehendakariak.
Ildo horretatik, Kolegioan adierazten denez, proban egin ziren galdera gehienak (test gisa eta kasu kliniko modura luzatuak) jardun mediko edo kirurgikoarekin lotuta zeuden gehiago, erizaintza geriatrikoari dagozkion eskumen profesionalekin baino. Hori horrela izanik, Kolegioak azterketarekiko bere harridura eta haserrea adierazten du, eta gogorarazten du Espainian orokorrean eta, zehazki, Gipuzkoan, erizaintza geriatrikoan egunero aritzen direnen eginahalari nahiz prestakuntza eta esperientziari esker, Espainiako geriatria-maila Europako onenetakoa dela.
Kolegioak bere webgunean Foro espezifiko bat gaitu du. Bertan, proban parte hartu duten Gipuzkoako erizainak beren kexa, kezka eta ondoeza adierazten ari dira, izan ere, azterketak egindako eginahalaren aitorpena behar zukeen izan Espezialista titulu moduan eta “guztiz kontrako efektua sorrarazi du”.
Foro horretan gehien erabiltzen diren hitz eta esaldiak hauek dira: “haserrea, etsipena, eguneroko jardunarekin zerikusirik ez duen azterketa, azterketa diseinatu dutenek ezer gutxi dakite eguneroko jardunaz, haserre eta etsita gaude ahalegin pertsonal handia egin ostean”, etab.
————————————————
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 25 Octubre
Donostia San Sebastián
Foto GipuzkoaDigital.com ©