×

Donostia San Sebastián Euskadi Basque Country

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL

Envía tu noticia Local Digital de Gipuzkoa a redaccion@gipuzkoadigital.com

“Si vives haciendo anuncios del pequeño comercio, no digas que te viste una gran multinacional, haces el ridículo” Mastropiero

  • Realizamos suplementos publicitarios Locales Digitales y nos gustan Las Piedras de la Playa de Ondarreta
Total Combat GymArtes MarcialesDonostia San Sebastián

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales. Facebook para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com

5MILLAS-kartela

Ehunka pertsonek Buru Osasunaren alde korrika egingo dute igande honetan Donostian

 

 

–       Korrikalariek, rollerrek eta haurrek parte hartu ahal izango dute 5 MILIA Buru Osasunaren Alde III. Lasterketa Solidarioan

 

–       Probaren helburua Buru Osasuna zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea da, eta baita gaixotasun psikikoen inguruko mito eta aurreiritziak gainditzea ere

 

–       Izena emateko epea zabalik dago, ostegunera arte, www.kirolprobak.com webgunean

 

Buru gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei babesa emateko kirol festa hartuko du Donostiak igande honetan. Agifes elkarteak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa antolatu du hirugarren urtez jarraian. Iaz mila korrikalari inguru bildu zituen ekimen honen helburua kolektiboa ikusaraztea da, eta gaixotasun psikikoen inguruko mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzea. Aurten ere hainbat aurpegi ezagunek babestuko dute proba, besteak beste David de Jorge sukaldariak, Ainhoa Arteta abeslariak, Roberto López Ufarte Real Sociedadeko jokalari ohiak eta Richard Oribe kirolari paralinpikoak.

 

Zortzi kilometro inguruko ibilbidea EHUko Barriola eraikinetik (aularioa) abiatuko da eta hiriko kaleak zeharkatuko ditu hasierako puntura iritsi arte. Korrikalariez gain, rollerren modalitatea ere izango da, eta txikiek ere euren tartea edukiko dute; izan ere, helduen lasterketaren ondoren 5 eta 15 urte bitarteko haurrentzako proba egingo da.

 

Kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzea

Kirol festa honekin lortutako etekinak buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eta proiektuak sustatzeko erabiliko dira. Baina egitasmoan parte hartzeko ez da beharrezkoa korrika egitea edo patinatzea, Dortsal Solidarioa deritzona eskuratzeko aukera baitago www.kirolprobak.com webgunean. Hamar euro balio dituen dortsal hori erosten dutenek lasterketako kamiseta teknikoa jasoko dute, gainontzeko partaideek bezala.

 

Sariak

Parte-hartzaileak hiru mailatan banatuko dira, bai korrikalarien modalitatean eta baita patinatzaileenean ere: Juniorrak (16-25 urte), Seniorrak (26-45 urte) eta Beteranoak (46 urtetik gora). Gainera, gizonezko eta emakumezkoen kategorietan bereizita lehiatuko dute. Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek garaikurra irabaziko dute.

 

 www.5millasporlasaludmental.com

—————————————————————————-

redaccion@gipuzkoadigital.com  GipuzkoaDigital.com  27 Septiembre 2014

Donostia San Sebastián

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

SUBIR