Donostia San Sebastián, dos detenidos por robar en una villa en el monte Igeldo

———————————————————————————————————– Piperbeltz-espraiarekin busti zituzten zenbait langile, harrapatu egin zituztelako |
||||||
Donostiako ertzain-etxeko agenteek 26 eta 34 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Igeldo mendiko etxe baten barruan ustez lapurreta egiteagatik. Etxean lanean ari ziren zenbait langilek etxe barruan harrapatu zituzten lapurrak, eta azken horiek piperbeltz-espraiarekin busti zituzten langileak, etxetik alde egin ahal izateko. Ertzainek harrapatu egin zituzten, eta defentsarako aipatu aerosola kendu, bai eta poliziek erabiltzen dituzten soka-girgiluak, sarrailak bortxatzeko tresnak eta segurtasun-zaintzaileek erabiltzen duten plaka bat ere. | ||||||
Atzo arratsaldeko lauak inguruan, Igeldo mendiko etxe batean lapurreta gertatu zela ohartarazi zioten Ertzaintzari. Agenteek zehaztu zutenez, aipatu etxean lanean ari ziren zenbait langile ohartu ziren zenbait lagun lapurreta egiten ari zirela, eta etxea berrikusi ondoren, logeletako batean topatu zituzten lapurrak; giltzaperatuta zeuden. Ezin zutenez teilatutik ihes egin, lapurrek aurka egin zieten langileei: batek burdinazko barra bat erabili zuen eta besteak piperbeltz-esprai bat. Aurpegira bota zien espraia langileei, etxetik alde egin ahal izateko. Egileek etxeko hesiaren gainetik salto egin eta korrika ihes egin zuten. Une horretan, gertatutakoaren berri izan zuen Ertzaintzaren patruila batek harrapatu zituen.
Agenteek lapurretaren ustezko egile ziren bi gizonezkoak identifikatu zituzten, eta hainbat objektu kendu, besteak beste: defentsarako aipatu aerosola, poliziek erabiltzen dituzten soka-girgiluak, sarrailak bortxatzeko tresnak, eskularruak, aldatzeko arropa eta segurtasun pribatuko zaintzaileek erabiltzen duten plaka bat. Ondoren, etxea ikuskatu zuten agenteek, eta baieztatu zuten kanpoko ateetako bat bortxatu zutela gaizkileek. Gainera, etxearen barruan, hainbat gelatara sartu ziren, eta horietako batzuetan artikulu baliotsuak bildu zituzten. Ustez lapurrek erabilitako erreminta-kutxa bat ere aurkitu zuten agenteek. Bi ustezko egileei «26 eta 34 urteko bi gizon» indarra erabiliz lapurtzea egotzi diete, eta epailearen esku jarriko dituzte polizia-eginbideak amaitutakoan. ————————————————————————————- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 20 Agosto 2014 Donostia San Sebastián Foto GipuzkoaDigital.com © Donostia San Sebastián
|