Donostia, bi atxilotu gazte bati eraso egiteagatik
Ertzainek 18 eta 19 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo, ostirala, goizeko lehenengo orduan, lesio-delitu bat leporatuta. Susmagarriek, dirudienez, oraindik identifikatu ez dituzten beste batzuekin batera, jipoitu egin zuten gazte bat Gipuzkoako hiriburuko Mandasko Dukearen kalean, eta biktima Donostia Ospitalean artatu behar izan zuten.
Atzo, ostirala, goizeko sei eta erdiak baino zertxobait lehenago, Ertzaintzari jakitera eman zioten hainbat pertsona borrokan ari zirela Mandasko Dukearen kalean, Tabakalera eraikinaren inguruan.
Handik laster hurbildu ziren Ertzaintzako hainbat patruila adierazitako lekura, eta aurpegian hainbat lesio zituen eta, besteak beste, bekain bat hautsita zuen gazte bat aurkitu zuten bertan. Gazteak odol ugari botatzen zuen, eta suturako hainbat puntu behar zituen.
Honek agenteei esan zien hainbat pertsonak eraso egin ziotela, eta haietako bi deskribatu ahal izan zizkien. Horrez gainera, gertatutakoaren lekuko batek adierazi zuen erasotzaileek hiriko erdialderako lurpeko pasadizotik alde egin zutela Topoaren geltoki aldera.
Horri esker aurkitu zituen handik laster Ertzaintzaren patruila batek, Egaña kalean, aipatutako geltokitik hurbil, sei gizonezko, eta horietako bi guztiz bat zetozen biktimak emandako deskribapenarekin. Bi susmagarriei gertatutakoaren berri galdetu zieten, eta hauek aitortu zuten liskarra izan zutela Tabakalera inguruan.
Hori guztia dela eta, erasoa gertatu zen lekuan biktima artatzen eta, ondoren, Osakidetzaren anbulantzia batean Donostia Ospitalera eramaten zuten bitartean, patruila batek ustezko erasotzaileak, 18 eta 19 urteko bi gizonezko, identifikatu zituen, eta beharrezko frogaketak egin ondoren lesio-delitua leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituen.
- Departamento de Interior Gobierno Vasco
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 8 Diciembre 2019
- NIESSEN Aretoa (Errenteria) Sábado 30 marzo Z LIVE on TOUR con GIGATRON (25 aniversario)+KÖNTRABANDPor delante más de dos horas de concierto para celebrar los 25 años de los valencianos sobre los escenarios. Y, además, ¡Kontraband se unirá a ellos como banda invitada para reventar la sala! ¿Estáis preparados?
- El AMPA del instituto público Zubiri-Manteo reclama medidas de seguridad para el alumnado y personal del centro ante ilegalidades y peligros de las obras del GOeAMPA elkartetik salatzen ditugu GOren eraikunzak dakartzan zarata eta iskanbilak; eskolarako sarbide seguruen eza; eta izaera kutsakorrak eta osasunaren aurkakoak diren materialen existentzia eskola pareko guneetan.
- Donostia San Sebastián Boga Boga Festibala, ya están a la venta las entradas para ver a MUDHONEY, GORKA URBIZU, LISABÖ, MELENAS, SARA ZOZAYA, LOS SARA FONTAN e ITHAKADagoeneko salgai daude BOGA BOGA FESTIBALAREN bigarren edizioaren barruan, irailaren 6an eta 7an, MUDHONEY, GORKA URBIZU, LISABÖ, MELENAS, SARA ZOZAYA, LOS SARA FONTAN eta ITHAKA taldeen kontzertuetarako sarrerak
- Hiruzta Txakolina encabeza la lista de los mejores blancos españoles, destacando con 95 puntos en la cata ‘Spanish Indigenous Whites’ organizada por DECANTERHiruzta Bodega
- HAN CONSUMADO EL LANZAMIENTO DE SU VIVIENDA DE LA QUE ES USUFRUCTUARIO EN EL DÍA DE AYER, DE JULIÁN, PENSIONISTA VULNERABLE DE 72 AÑOS Y GRAVEMENTE ENFERMO DE SU CASA DE TODA LA VIDA EL CASERÍO GURUTZETA DE ASTIGARRAGAOtsailaren 2an kaleratzea saihesteko bere alde egindako elkarretaratze ugarian, jakinarazten diogu bere abokatuak errekurtsoa aurkeztu ziola Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiak Astigarragako Bake Epaitegiari emandako abenduaren 4ko Antolamendu Eginbideari, jaurtiketaren eguna eta ordua finka zitzan.
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com