
- Elkartzeko eta hausnartzeko “Elkarrizketak” espazioa ere eskaintzen du aurten Jaialdiak, Koldo Mitxelena Kulturunean egingo den Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin elkarlanean.
Donostia, 2021eko apirilak 20
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak aurtengo edizioaren kartela aurkeztu du; Principal Antzokian eta Trueba zinema-aretoetan egingo da jaialdia, 2021eko ekainaren 7tik 12ra. Aurtengo honetan ere Estudio Primo arduratu da Jaialdiaren irudia diseinatzeaz.
Alexander Calder artistaren mugikari zintzilikarien eta Bruno Munari artistaren “Le Macchine Inutili” lanen eraginarekin, metakrilato gardenezko berea propioa diseinatu eta eraiki du Jorge Primok, ondoren argazkiak egin eta grabatzeko; horrela, Jaialdiaren komunikaziorako behar grafiko guztiak sortu ditu.
“Elkarrizketak” espazioa ere iragarri du Dock of the Bay Jaialdiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan antolatuko duena. Aarón Rodríguez Serranok koordinatuta, “Zelaiz kanpo: kultura berrabiaraztea” izenburua izango du “Elkarrizketak” atalak.
2021eko Elkarrizketak espazioak musikaren eta zinemaren etorkizunari buruzko solasaldi guztiak menderatzen doan galdera batetik abiatzen dira: “Nola berrabiarazi gure etorkizuna?”. Horretarako, hainbat teorialari, kritikari, programatzaile eta zinema-zuzendariri egingo zaie eztabaidatzeko gonbidapena, bi egunetan, ordu eta erdiz.
Lehenbizikoan, Sorkuntzakoan, ekainaren 9an izango da, eta jaialdian honako hauek izango dira: Xabier Erkizia konposatzaile, soinu-artista eta arte-ekoizleak, Marina Lameiro zinemagile eta Dardarako zuzendariak, Arantzazu Calleja konposatzaile eta Akelarre filmarekin Goya irabazi duen sortzaileak eta Leire Apellaniz zinemagile eta ekoizleak hartuko dute parte.
Hurrengo egunean Industria eta Jaialdien Elkarrizketak honako hauek izango ditu: Maialen Beloki Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendariorde eta Dock of the Bay Jaialdiko epaimahaikidea, Esther Cabero kultura-kudeatzailea eta Kimuak euskal film laburren sustapenerako eta banaketarako programaren koordinatzailea, eta Jara Ayucar Zineuskadiko komunikazio-arduraduna izango ditugu.
Urte zail honetan, bere ediziorik udatiarrena aurkezten du Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak, aurrez aurre egingo dena, zinema-areto bateko besaulkian eseri eta proiekzio bakoitzaren aurreko isiltasuna sentitzearen esperientzia etsipenez oroitzen duten guztientzako. Zuzendaritzak Jaialdi borrokalari eta bereziagoa iragarri du, inoiz baino beharrezkoagoa den zinema eta musika seguruagoa aldarrikatzeko.
PRIMO X ESTUDIOA DOCK OF THE BAY 2021
Urteetan zehar, Dock of the Bayren identitate grafikorako, argiaren eta mugimenduaren gaiak landu ditut eta hauek soinuarekin eta musikarekin duten lotura. Beti gustatu izan zaizkit zintzilikatutako mugikorrak, bereziki Alexander Calderenak eta Bruno Munariren “Le Macchine Inutili”. Mugikor baten mugimendua bereziki iradokitzailea eta hipnotikoa da. Pentsatu nuen interesgarria izan zitekeela mugikor bat diseinatu eta eraikitzea, gero argazkia atera eta grabatzeko, horrela jaialdiaren komunikaziorako behar diren grafiko guztiak sortzeko.
Ideia Yosigo argazkilariarekin hitz eginez gauzatu zen, horrelako proiektu batean lan egiteko gogo handia baitzuen, eta irudi eta bideo guztiak sortzen lagundu dit. Musika egokiarekin, ikus-entzunezko pieza polit bat sor genezakeela ikusi genuen. Zorionez, Guille, nere lehengusua, musikaria da eta bilatzen genuen giroa birsortzea lortzen zuen abesti zoragarri bat konposatu zuen. Nana-elektronika moduko bat da, eta oso ondo egokitzen da mugikorraren mugimenduarekin. Gainera, melodiak begiztan bilatzen genuen arreta eta eragin hipnotikoa lortzen laguntzen du.
Behin ere ez dut eraiki lan grafiko bat garatzeko elementu gisa balioko zidan objekturik. Metakrilato zeharrargia aukeratu nuen, kolore-aniztasunagatik eta argiari pasatzen uzten diolako, kolore-, argi- eta itzal-joko infinituak sortuz. Aurretik egindako lana handiagoa izan da, baina grabazio- eta argazki-saioarekin, pieza pila bat sortu ditugu, eta, horri esker, ondoren lahan gutxiago egin ahal izan dugu ordenagailuaren aurrean. Badirudi gaur egun dena animazioarekin eta 3D-rekin egin dezakezula, baina irudi baten mugimendua programatzen ari den pantaila baten aurrean orduak pasatzea ez da nire lan-idealaren parte.
DOCK OF THE BAY 2021eko ELKARRIZKETAK
Zelaiz kanpo: kultura berrabiaraztea
2021eko Elkarrizketak, hobeto edo okerrago, musikaren eta zinemaren etorkizunari buruzko solasaldi guztiak menderatzen doan galdera batetik abiatzen dira: Nola berrabiarazi gure etorkizuna? Hizkuntza neoliberala azkeneko bi hamarraldietan ezartzen joan den eta, pandemia iritsi aurreko etengabeko azelerazio-prozesuan, ia planteatu ere egin izan ezin genuen kontzeptu batzuen birplanteamendua dakarren egoera bitxia. Urte luzez hitz egin genuen kultura kontsumitzeaz –eta ez kulturaz elikatzeaz–, edukiak sortzeaz –eta ez obrez, testuez edo esperientziez– edo jarduerak dirutzeaz –eta ez haiek baloratzeaz–, hala da, bai. Sektorearen kolapsoaren ondoren, nolabaiteko nostalgiaren intuizioa etorri zaigu gainera: ikus-entzule izatera itzultzearena, berriro kultura-erritual kolektiboetan parte hartzearena (kontzertuetan, jaialdietan, eztabaidetan, erakusketetan), sorkuntzaren, emanaldien, banaketaren eta kritikaren alorrean lan egitearena –lan hitzak duen pisu guztiarekin–. Nolabaiteko nostalgia horrek agerian utzi ditu, alde batetik, pandemia baino lehenagoko kultura-sistemaren hutsuneak eta ahuldadeak eta, bestetik, kultura-gertaerek gure eguneroko bizitzan duten erabateko garrantzia.
2021 honetan, badakigu herriak musika, zinema, artea eta horien guztien espazioak berreskuratzeko asmo irmoa duela. Hiriak espazio horiek gabe ezin direla osatu ere badakigu, kolektibitateak bere memoria jorratzeko, bere hitza uzteko edo, besterik gabe, oroitzapen bat, besarkada bat, harridura-une bat sortu ahal izateko txokoak behar dituela. Era berean, badakigu merkatuaren mekanismoak ez direla nahikoa izan eta are prekarietate eta kezka handiagoa sortu dutela “kulturaren profesional” deritzen horietan. Beraz, kulturaren zelaiz kanpoko horri buruzko galdera egiteko unea da: Komunikabide handien, neoizko hizkien, salduenen (gehien kontsumitutakoen?) zerrenden, “galdu ezinezko hitzorduen” eta, sare sozialetako arduradunek esaten duten bezala, “galdu ezin duzun” horren beste aldean zegoenari buruzkoa. 2021. urte honetan, badakigu gauza asko gal dezakegula baina, batez ere, lan egiteko, ekoizteko, grabatzeko, erakusteko, programatzeko, idazteko, errodatzeko edo antzezteko modu bat zaintzea dela erronka, bere ausardiagatik eta askatasunagatik, inoiz baino gehiago eskatzen duena publiko berriekiko, erakundeekiko, eta artearen eginkizun sozialaren –intimoa– funtsezko ideiekiko konpromisoa.
Aarón Rodríguez Serrano
Elkarrizketen koordinatzailea
Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea.
Dock of the Bay, Festival de Cine Documental Musical de Donostia, presenta el cartel de su decimocuarta edición y avanza parte de su programación.
- El Festival ofrece también este año el espacio de encuentro y de reflexión “Diálogos”, en colaboración con el Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Gipuzkoa que se celebrarán en Koldo Mitxelena Kulturunea.
Donostia, 20 de abril de 2021 El Festival de Cine Documental Musical de Donostia, Dock of the Bay, presenta el cartel de la nueva edición que se celebrará del 7 al 12 de junio de 2021 en el Teatro Principal y en los Cines Trueba. Un año más, la imagen del Festival corre a cargo de Estudio Primo.

Influenciado por los móviles colgantes de Alexander Calder y “Le Macchine Inutili” de Bruno Munari, Jorge Primo ha diseñado y construido uno propio de metacrilato translúcido para después fotografiarlo y grabarlo, generando así todas las necesidades gráficas para la comunicación del Festival.
Dock of the Bay anuncia también la celebración de “Diálogos”, en colaboración con el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación de Gipuzkoa. Coordinado por Aarón Rodríguez Serrano, “Diálogos” tendrá por título “Fuera de campo: Reinicios de la cultura”.
Los Diálogos de 2021 parten de una pregunta que va dominando todas las conversaciones sobre el futuro de la música y el cine: “¿Cómo reiniciar nuestro futuro?”. Para ello se invitará a una serie de teóricos, críticos, programadores y directoras de cine a que debatan, repartidos en dos jornadas y durante hora y media. En la primera de ellas, la de Creación que tendrá lugar el 9 de Junio, el Festival contará con la presencia de Xabier Erkizia, compositor, artista sonoro y productor artístico, Marina Lameiro, cineasta y directora de Dardara, Arantzazu Calleja, compositora y ganadora de un Goya por “Akelarre” y Leire Apellaniz, cineasta y productora.
Al día siguiente el Diálogo de Industria y Festivales contará con Maialen Beloki, subdirectora del Festival Internacional de Cine de San Sebastián y Jurado de Dock of the Bay, Esther Cabero, gestora cultural y coordinadora del programa de promoción y distribución de cortometrajes vascos Kimuak y Jara Ayucar, responsable de Comunicación de & Basque Audiovisual.
En un año difícil, el Festival de Cine Documental y Musical de Donostia presenta su edición más veraniega, un Festival presencial para todos aquellos que añoran la experiencia de sentarse en una butaca de cine y los silencios antes de cada proyección. La dirección anuncia un Festival más combativo y especial para reivindicar un cine y una música segura y más necesaria que nunca.
- Remitido Nerea Kortabitarte Prentsa / Prensa y foto http://www.dockofthebay.es/2021/es/
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 20 Abril 2021

redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com