- Representantes de la Junta de Gobierno del COEGI y Asesoría Investigación junto a las enfermeras que presentaron sus proyectos.
Erizaintzako Kontseilu Orokorrak kofinantzatuta, erizainek geriatriaren, erditzearen eta osasun komunitarioaren eremuetan gidatu eta garatutako ikerketa proiektuetara bideratu dira laguntzak.
Donostia-San Sebastian, 2022ko otsailaren 4a.- Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren (COEGI) egoitzan eman dira erakundearen 2021eko ikerketa laguntzak, Erizaintzako Kontseilu Orokorrak kofinantzatuta eta 10.000 euroz hornituta.
Streaming bidez emandako topaketan, Olga Bueno, Naia Hernantes eta Beatriz Pereda erizainek beren proiektuen helburuak eta irismena aurkeztu dituzte. Hirurek azpimarratu dute erizaintzako ikerketarako laguntzen garrantzia, esaterako, COEGIk urtero ematen dituenena, lanbideak aurrera egin eta ikerketaren arloan posizionatu ahal izateko.
Olga Bueno erizainak “Geriatriako populazioan eskala bat aplikatzea (Alusti testa)” izeneko lana azaldu du. Eskala horren jatorria adinekoen funtzionaltasuna zehaztearen garrantzian dago, behar bezala esku hartu ahal izateko.“Batzuetan, arazo bat aurkitzen dugu, pertsonaren egoera fisikoaren edo kognitiboaren arabera, ezin ditugulako ondo erabili lehendik dauden tresnak. Horren aurrean, adineko pertsonaren egoera kognitiboaren balorazio funtzionaleko test independente bat planteatzen dugu”, esplikatu du.
Alusti testak -zehaztu duenez-, 10 item ditu, eta emaitzen puntuazioa gehienez 100 (mugikortasun bikaina) eta 0 (erabateko menpekotasuna) artean neurtzen dira. Testaren bertsio laburtu bat dago, 5 itemekin, eta item horien puntuazioa 50 (mugikortasun kontserbatua) eta 0 (erabateko menpekotasuna) artean dago. “»Bertsio laburtu horren abantaila da ez duela testa egiten zaion pertsonaren lankidetzarik behar. Gure helburu orokorra izan da geriatriako populazioan Alusti Testak duen erabilgarritasun eta aplikagarritasun unibertsala frogatzea, kontuan hartuta erraza dela eta narriadura kognitiboa duten adineko biztanleengan ere aplika daitekeela”, azaldu du Olga Buenok.
Naia Hernantesek, berriz, lan hau azaldu du: “CaPSalGOB galdetegia: udal langileek herritarren osasuna sustatzeko duten gaitasuna neurtzea”. Hernantesen apustua da erizainek -osasuna sustatzeko dituzten eskumenak kontuan hartuta- herritarren eta erakunde publikoen arteko loturaren rola beren gain hartzea: “Gure konpetentziak zabaldu behar ditugu eta tokiko gobernuan inplikatu”, azpimarratu du.
CaPSalGOB galdetegiari dagokionez (Tokiko gobernuetan osasuna sustatzeko gaitasuna), 6 eskalaz osatutako tresna bat da (galdetegia): ezagutza, kontzientzia, baliabideak, trebetasunak, konpromiso sektoriala eta gobernuaren konpromisoa, eta “tokiko gobernuetako langileek herritarren osasuna sustatzeko duten gaitasuna ebaluatzera bideratuta dago”. Proba pilotua 2019an egin ondoren, ikerketarako lortutako laguntza tresna hori erabat balioztatzeko erabiliko da.
Ospitalean erditzearen esperientzia
Beatriz Peredari dagokionez, lan hau aurkeztu du: “Ospitalean erditzea: Emakumeen eta profesionalen perspektibak esperientzia positibo baterako”. Doktorego tesiaren ondoriozko ikerketa kualitatiboa da, ikuspegi fenomenologikoa duena (zeregina zen pertsonek erditzearen inguruko esperientzia kontatzea), eta Donostia Unibertsitate Ospitalean egin da.
Jakinarazi duenez, ikerketaren helburuen artean hauek zeuden: amek funtsezkotzat jotzen zituzten beharrak edo lehentasunak aztertzea; amek erditzeko gelan positibotzat edo negatibotzat jotzen dituzten esperientziak deskribatzea; erditzeko esperientzian emakumeen gogobetetzean eragin dezaketen arreta profesionalaren faktoreak aztertzea; eta praktika klinikoaren hobekuntza arloak definitzea.
Ikerketan lortutako emaitzek behar hauek daudela erakusten dute: komunikazio eta harreman terapeutikoa indartzea; ospitaleen eta lehen arretako zentroen artean jarduera irizpideak bateratzea; bikotekidea haurdunaldi-erditze-puerperio prozesu osoan inplikatzea; haurdunaldiak eta erditzeak artatzeko erabiltzen diren espazioak hobetzea, eta, horretarako, beharrezkoa da informazioa hobetzea, parte hartzea (parte guztiak protagonista izatea) eta erabakiak adostasunez hartzea.
COEGIren Ikerketa Aholkularitza
Laguntzak banatzeko ekitaldian, Javier Ortiz de Elguea COEGIko ikerketako aholkulariak zorionak eman dizkio hiru erizainei, “egungoak bezalako garaietan” ikerketaren aldeko interesa mantentzeagatik, eta COEGIk ikerketarako banatzen dituenak bezalako laguntzen garrantzia gogorarazi du: “erizaintzako praktikatik hurbilago dauden ikerketa proiektuek aurrera egiten laguntzen dutelako, ikertu nahi duenari horretarako behar diren baliabideen zati bat emanez”.
COEGIk Ikerketarako Aholkularitza espezifiko bat dauka, Gipuzkoako erizainei ikerketaren arloan dituzten ekimen eta proiektuetan laguntzeko, eta babesa eta orientabidea emateko, diseinuak prestatzeko eta ikerketari lotutako baliabideak lortzeko eta bestelako izapide batzuk egiteko.
Tres enfermeras guipuzcoanas presentan los proyectos destinatarios de las Ayudas a la Investigación del COEGI
Cofinanciadas por el Consejo General de Enfermería, las ayudas se han destinado a proyectos de investigación liderados por enfermeras y desarrollados en los ámbitos de la geriatría, el parto y la salud comunitaria.
Donostia-San Sebastián, 4 de febrero de 2022.- La sede del Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa (COEGI) ha acogido la jornada de entrega de las ayudas a la investigación 2021 de la entidad, cofinanciadas por el Consejo General de Enfermería y dotadas con 10.000 euros.
Durante el encuentro, retransmitido en streaming, las enfermeras Olga Bueno, Naia Hernantes y Beatriz Pereda han presentado los objetivos y alcance de sus proyectos. Las tres han subrayado la importancia de las ayudas a la investigación enfermera como las que concede cada año el COEGI para poder avanzar y posicionar a la profesión en el ámbito de la investigación.
Olga Bueno, enfermera, ha expuesto el trabajo “Aplicación de una escala (test Alusti) en población geriátrica”, cuyo origen se encuentra en la importancia de determinar la funcionalidad de las personas mayores, para poder intervenir en salud correctamente. “A veces, nos encontramos con el problema de que, dependiendo de la situación física o cognitiva de la persona no podemos utilizar bien los instrumentos ya existentes. Ante esto nos planteamosun test de valoración funcional independiente del estado cognitivo de la persona mayor”, ha explicado.
El Test Alusti, ha detallado, cuenta con 10 ítems y los resultados se miden entre una máxima puntuación de 100 (movilidad excelente) y 0 (dependencia total). Existe una versión abreviada del test con 5 ítems cuya puntuación oscila entre los 50 puntos (movilidad conservada) y 0 puntos (dependencia total). “La ventaja de esta versión abreviada es que no requiere de la colaboración de la persona a quien se realiza el test. Nuestro objetivo general ha sido demostrar la utilidad y aplicabilidad universal del Test Alusti en población geriátrica, teniendo en cuenta que es sencillo y se puede aplicar también en población mayor con deterioro cognitivo”, ha explicado Olga Bueno.
Por su parte, Naia Hernantes ha expuesto el trabajo: “Cuestionario CaPSalGOB: medición de la capacidad de los trabajadores municipales para promover la salud de los ciudadanos”. Hernantes ha apostado por que las enfermeras/os -teniendo en cuenta sus competencias en promoción de la salud- deberían asumir el rol de figura enlace entre ciudadanía y organismos públicos: “Tenemos que extender nuestras competencias e implicarnos en el gobierno local”, ha subrayado.
En cuanto al Cuestionario CaPSalGOB (Capacidad para la promoción de la salud en gobiernos locales), se trata de una herramienta (cuestionario) integrado por 6 escalas: conocimiento, consciencia, recursos, habilidades, compromiso sectorial y compromiso gubernamental: “orientada a evaluar la capacidad de los trabajadores de los gobiernos locales para promover la salud de los ciudadanos”. Tras haber sido pilotado en 2019, la ayuda a la investigación obtenida se va a utilizar para la validación completa de la herramienta.
- Remitido y fotos: Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 7 Febrero 2022
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez Zorro Fox. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
Agencia de Publicidad fundada en 1989 por Rafa Marquez Zorro Fox en Donostia San Sebastián https://GipuzkoaDigital.com
Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa
COEGI