El polígono 27 de Martuteneen Donostia San Sebastián

Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales. Facebook para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com

Buru gaixotasuna dutenen eskubideak urratzen dituen Zigor Kodearen erreforma-proposamenari buruzko hitzaldia

Fedeafes_cartel-charla-codigo-penal
Urriaren 27an Ibiltzen Bentaberriko zentroan hitzaldia eskainiko du Gotzone Astiasaran abokatuak. Bere ustez, lege-testuaren aldaketa-proposamena “diskriminatzailea” eta “estigmatizatzailea” da.

 

Zigor Kodearen erreforma-proposamenari buruzko hitzaldia eskainiko du Gotzone Astiasaran Fedeafeseko Zerbitzu Juridikoko abokatuak, urriaren 27an Donostian. Arauaren erreformak “buru gaixotasuna dutenen eskubideak urratzen ditu”, adituaren esanetan, eta testuaren xehetasun nabarmenenak azalduko ditu 18:00etatik aurrera Donostiako Ibiltzen Bentaberriko errehabilitazio psikosozialerako zentroan egingo den saioan.

 

Fedeafesek eta Agifesek elkarrekin antolatutako hitzaldiaren helburua da Gobernuak Zigor Kodean egin nahi dituen aldaketa nagusiei buruz informazioa ematea, eta neurri horiek buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideetan dituzten ondorioak aztertzea.

 

Gotzone Astiasaranen ustez, gaur egun Kongresuan tramitatzen ari den erreformak nazioarteko araudia urratzen du; bai Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Konbentzioa eta baita Espainiako ordenamendu bera ere.

 

Buru gaixotasuna dutenak eta senitartekoak ahalduntzeko apustua egiten du letraduak, beraien eskubideak defenda ditzaten; eta erreforma honek dakartzan estigma eta diskriminazioa identifikatzea ere aldarrikatzen du.

 

Euskal Herriko eta espainiar Estatuko elkarte-mugimenduak behin eta berriz aldarrikatu du ez dagoela erreforma-proiektua onesteko prest, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideei dagokienez atzerapausoa dakarrela irizten baitu.

 

Hizlariak azpimarratzen du, besteren artean, testuak buru gaixotasuna “arriskugarritasunarekin” lotu eta segurtasun neurri luzagarriak modu zehaztugabean ezartzen dituela. Horren arabera, gaixotasun mentala duen pertsona batek diagnostikoa ez duen batek baino denbora gehiago preso egoteko bidea ematen du lege-testuak. Astiasarentzat, proposamen honek Konstituzioko berdintasunaren printzipioa hausten du.

 

Modu berean, lege-ekimen honen kontrako adierazpen ugari egin dituzte bai osasun arlotik, bai juridikotik. Ararteko berak salatu du Zigor Kodearen erreforma- proposamena “estigmatizatzailea dela eta hainbat printzipio konstituzionalen aurkako atzerapausoa dakarrela”.

 

 

KAZETARITZA LEHIAKETA

Agifesek I. ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ Lehiaketa antolatu du, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren baitan dagoen egitasmo honen xedea da buru gaixotasunaren tratamendu egokia eta arduratsua egiten duten kazetaritza-lanak aintzat hartu eta saritzea; 2014an argitaratu edo igorritakoak, hain zuzen. Gizarte-sentsibilizazioa helburu duten lanak bereziki baloratuko dira, buru osasun arazoen inguruan dagoen estigma gainditzen laguntzen dutenak; buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzen dutenak; patologia horien inguruko aurreiritziak baztertzen dituztenak; eta pertsona horien gaitasunak eta errekuperaziorako aukerak azpimarratzen dituztenak.

Ekimen honekin, komunikabideek estigmaren aurka eta buru gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzearen alde egiten duten lan garrantzitsu hori eskertu eta bultzatu nahi dute.

 

Informazio gehiago: http://bit.ly/1rfbuMA

Charla informativa sobre la propuesta de reforma del Código Penal, que vulnera los derechos de las personas con enfermedad mental

 

La letrada Gotzone Astiasaran, que conducirá la sesión del 27 de octubre en el centro Ibiltzen Bentaberri de Donostia, considera “discriminatoria” y “estigmatizante” la propuesta de modificación del texto legal

 

Gotzone Astiasaran, letrada del Servicio Jurídico de Fedeafes, ofrecerá el lunes 27 de octubre en Donostia una charla informativa sobre la propuesta de reforma del Código Penal, la cual supone “un ataque a los derechos de las personas con enfermedad mental”. La experta defenderá esta postura en el encuentro que tendrá lugar a partir de las 18 horas en el centro de rehabilitación psicosocial Ibiltzen Bentaberri de Donostia.

 

La charla, organizada conjuntamente por Fedeafes y Agifes, tiene por objeto informar a la sociedad sobre las principales modificaciones que plantea el Gobierno y cómo afectan a los derechos de las personas con enfermedad mental.

 

Gotzone Astiasaran considera que la reforma, actualmente en tramitación en el Congreso, vulnera la normativa internacional, como es el caso de la Convención Internacional de las Personas con Discapacidad, así como el propio ordenamiento español. La letrada apuesta por empoderar a las personas con enfermedad mental y sus familiares en defensa de sus derechos, así como por identificar el estigma y la discriminación que entraña esta reforma.

 

Todo el movimiento asociativo vasco y estatal ya ha reflejado a través de sucesivos pronunciamientos que no está dispuesto a aceptar este proyecto de reforma, al entender que supone un retroceso en los derechos de las personas con enfermedad mental. La ponente destaca que, entre otras cuestiones, el texto relaciona “enfermedad mental” con “peligrosidad” y establece medidas de seguridad prorrogables de forma indefinida. Es decir, abre la vía para que una persona que tenga enfermedad mental pueda estar más tiempo recluida que otra que cometa el mismo hecho delictivo y no tenga ningún diagnóstico. Para Astiasaran, esta propuesta vulnera principios constitucionales como el de igualdad y justifica la oposición de todo el movimiento asociativo a la reforma.

 

De igual forma, se han sucedido diversos pronunciamientos contra esta iniciativa legal, tanto desde los ámbitos sanitarios como jurídicos. El propio Ararteko se ha pronunciado en este sentido, y ha considerado que la reforma del código penal propuesta “es estigmatizante y supone un retroceso de derechos contrario a varios principios constitucionales”.

 

 

CONCURSO DE PERIODISMO

Agifes ha organizado el I Concurso ‘Periodismo y Salud Mental’, dirigido a medios de comunicación que tengan difusión en el ámbito guipuzcoano. El objetivo de este certamen, que se enmarca dentro de la campaña Imagina una Salud Mental para todos, es premiar los trabajos periodísticos, publicados o emitidos en 2014 que realicen un tratamiento adecuado y responsable de la enfermedad mental. Se valorarán especialmente los trabajos enfocados a la sensibilización social, que contribuyan a superar el estigma en torno a los problemas de salud mental; que favorezcan la inclusión social de las personas afectadas, que rompan con los prejuicios que rodean a estas dolencias y que se enfoquen en las capacidades y las posibilidades de recuperación de las personas afectadas.

 

Con esta iniciativa, Agifes pretende agradecer y potenciar la importantísima labor de los medios de comunicación en la lucha contra el estigma y a favor de la inclusión social de las personas con enfermedad mental.

 

Bases del concurso: http://bit.ly/1rfbJYe

————————————————————————————————

redaccion@gipuzkoadigital.com  GipuzkoaDigital.com    25 Octubre 2014

Donostia San Sebastián

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

SUBIR