
Herritarron bozketa bidez erabakiko da nortzuk jasoko dituzten laguntzak.
𝗘𝗠𝗔𝗡 𝗕𝗢𝗧𝗢𝗔 𝗣𝗜𝗟𝗢𝗧𝗔𝗟𝗘𝗞𝗨𝗔 𝗕𝗘𝗥𝗥𝗜𝗧𝗨 𝗗𝗘𝗭𝗔𝗧𝗘𝗡
Antiguatarrontzat bilgune garrantzitsua da pilotalekua; gure “plaza” baita.
Aspaldi honetan ez zaio berrikuntzarik egin, eta bistan dago zaharkitua geratu dela.
Are gehiago, segurtasun arazo larriak ikusten dizkiogu, batez ere partida egunetan.
Oso itsusia dago estetikaz, gainera.
Askotan eskatu diogu Udalari pilotalekua nola dagoen aztertu eta neurriak har ditzan.
Dirudienez, aintzat hartu du gure eskaria eta 200.000 euro eskainiko lizkioke,
𝗕𝗔𝗟𝗗𝗜𝗡 𝗘𝗧𝗔…. 𝗕𝗢𝗧𝗢 𝗔𝗦𝗞𝗢 𝗝𝗔𝗦𝗢𝗧𝗭𝗘𝗡 𝗕𝗔𝗗𝗜𝗧𝗨; 𝗕𝗘𝗦𝗧𝗘𝗟𝗔 𝗘𝗭.
Neurri handi batean, gure esku dago 200.000 euro lortzea.
Udalak 93 proiektu ditu hiritarren botazioz aukeratzeko. Horien artean dago gurea ere.
Botoa ematea ezin errazagoa da:
1) 𝗼𝗻𝗹𝗶𝗻𝗲: https://www.donostia.eus/app/partaidetza/presupuestosparticipativos2021.nsf/frmIdent?ReadForm&id=C&idioma=eus
2) 𝗯𝗲𝗿𝘁𝗮𝗿𝗮𝘁𝘂𝘁𝗮: Herritarren Partaidetzako bulegoan (Easo kalea, 43), hitzordua aldez aurretik eskatut (943 481 356).
Noiz: Ekainaren 14tik aurrera, bi astez.
AZKEN EGUNA: EKAINAK 27
– – – – – – – – – – – – – – –
Eman botoa eta zabaldu berria!!
– – – – – – – – – – – – – – –

- Remitido: J U.
- redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 21 Junio 2021
- Fotos GipuzkoaDigital.com


redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com
Donostia San Sebastián GipuzkoaDigital.com
Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com
Rafa Marquez. Gestión de presencia en redes sociales… Facebook y Twitter para empresas en Gipuzkoa: rafamarquez@gipuzkoadigital.com LOCAL DIGITAL https://GipuzkoaDigital.com
FOTO https://GipuzkoaDigital.com