Bertatik hartzen dituzten biztanleak baino gehiago ekartzen dizkigute Euskal AEra erkidego guztiek
Eustaten datuen arabera, 2014an etorkinak 3.602 gehiago izan ziren joaleak baino; etorkinen %63, hiru hiriburuetara.
Gipuzkoak 2.195 pertsona irabazi (migrazio saldo handiena zifra absolutuetan); Arabak 1.326; Bizkaiak 82. Hiru hiriburuek saldo positiboa: Gasteizen 1.446 pertsona; Donostian 510; Bilbon 298.
Euskal AEren eta gainerako erkidegoen arteko mugimenduetan, 2014an jarraitu du 2008an hasitako joera positiboak, 5.809 pertsona; %83 atzerritarrak. Atzerriarekin, saldo negatiboa, -2.207 pertsona; joan zirenak etorri zirenak baino gehiago.
Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2014an Euskal AEko mila biztanletik 31 mugitu dira (‰37,8 Araban; ‰28,6 Bizkaian, ‰31,9 Gipuzkoan); beste erkidegoetan, ‰36, 5 puntu gehiago.
Bertatik hartzen dituzten biztanleak baino gehiago ekartzen dizkigute Euskal AEra erkidego guztiek. Euskal AEra, batez ere, ondokoetatik etortzen da jendea: Gaztela eta Leon, Madril, Katalunia, Kantabria, Andaluzia, Valentzia.
Euskal AEko joale gehien erakarri duten erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia, Andaluzia, Nafarroa; seien artean estatu barruan mugitzen diren gure joaleen %65 hartzen dituzte.
2014an 18.602 atzerritar etorri zitzaizkigun; haietatik, 8.022 beste erkidegoetatik (nagusiki Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia, Gaztela eta Leondik); 10.580 atzerritik zuzenean.
Gure erkidegotik badoazen pertsonen %45 atzerritarrak dira; eta haien arteko %78 atzerrira joango dira. Guztira, 14.332 atzerritar joan zitzaizkigun.
Joaleen batez besteko adina, 36,0 urte, handiagoa da etorkinena (33,1) baino. Etorkinen %52 gizonak dira, %48 emakumeak; joaleen artean, %54 eta %46.
Euskal biztanleak etxez aldatzen direnean %70tan gure erkidegoan geratzen dira
Euskal biztanleriaren %9,9k bizileku aldaketaren bat egin du 2014an; %69tan Euskal AEn bertan. 2013ko zifra berberak ia.
Euskal AEn 214.810 aldiz aldatu da ohiko bizilekua. 97.021 kasutan udalerrian bertan. Erkidego barruko mugimenduak, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEn, 50.409. Erkidegoaz kanpotikoak, 35.491 immigrazio. Jatorria gure erkidegotik kanpo eta helmuga Euskal AEn. Haietatik, 12.746 atzerritik. Erkidegotik kanporako 31.889 emigrazio. Jatorria gurean eta helmuga gure erkidegotik kanpora. 14.953ren norakoa, atzerria; 2013an baino %16 gutxiago.
————————————————————————————–
redaccion@gipuzkoadigital.com GipuzkoaDigital.com 23 Septiembre 2015
Donostia San Sebastián
Foto GipuzkoaDigital.com Donostia San Sebastián